inprimatu
Mendiak bethe hedoyez
Izenburua:
Mendiak bethe hedoyez
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1896
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
485.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mendiak bethe hedoyez.

 

 

 Mendiak bethe hedoyez

 Oihan errekak daude beltz;

 Begiak altchatzen ditut zeruetan izar bat ez...

 Nihon ez duket gogorik, ilhun bainago bihotzez.

 

 Enetzat ez da egunik,

 Nihoiz ere iguzkirik!

 Ez hila, eta halere hobian nago bizirik;

 Ez, enetzat gehiago zeruak ez du argirik!

 

 Habil habilkit bizia!

 Urrunt adi, gezurtia!

 Atseginak agindu-ta, minez bethe nauk guzia;

 Habil, utzak-utz gorphutz hau orotarik biluzia.

 

 Lore guziak arrantze,

 Uki guziak oinhaze!...

 Ni naiz ama ganik sorthu jasaiteko hunembertze,

 Ez da enetzat izanen ez gambio, ez eztitze.

 

 Atsulai mendi gainean,

 Iguzki eder denean

 Kapera bat ageri da, bi harri beltzen artean;

 Elhurra etzen hain churi gan den negu bihotzean.

 

 Boz bat ethorri zait handik,

 Gabaz lo nindagolarik;

 Entzun ez dut behinere hain kantu charmagarririk

 Ene bihotza pilpiraz gelditu da zoraturik.

 

 Nor da niri mintzo dena?

 Eztiki deitzen nauena ?

 Ni naiz, minen gozatzaile. Arrantze-gaineko-ama.

 Oi haur inkoniatua, laster egizu nigana.

 

 Zeru goratik lurrera,

 Arrantze baten gainera,

 Gure ama guziz ona, bihotz ezti, bihotz bera,

 Zu zare, jautsi zarena gizonen kontzolatzera.

 

 Hemen naiz zure oinetan

 Dena nigar uharretan;

 Ama ona, har nezazu othoi urrikalmendutan;

 Gaichtaginen asperrari gorde zure besoetan.

 

 


inprimatu