inprimatu
Mendia zer dan eta nola dan
Izenburua:
Mendia zer dan eta nola dan
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
175.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mendia zer dan eta nola dan

 

 

 I

 

 Mendia zer dan eta nola dan

 nik ezin esan itz bitan,

 baņan askotan egon izan naiz

 ni begira poz eztitan;

 naiz inguratu ekaitz garaian,

 eta berdin eguzkitan,

 maitagarria degu benetan

 urteko sasoi guztitan.

 

 II

 

 Beeko txokotan erri ta uri,

 leku ederrik badira,

 baņan alare jarri gaitezen

 mendi gaņera begira.

 Osasun billa ere nora jun

 gu aiņ leku egokira,

 zalantzik gabe al dan guztian

 igo dezagun mendira.

 

 III

 

 Gure eskutan daukagulako

 gauza askoren aukera,

 ez da berdiņa mundu onetan

 gizon guzion jokera.

 Batzuek lasai dauden bitarte

 asko dijoatz nekera,

 al dan azkarren iritxi naian

 mendi gaņeko pakera.

 

 IV

 

 Zenbait eratan zabaltzen diran

 mendi gaņeko emaitzak,

 bertan sendatzen dira askotan

 gorputzeko gaxo-gaitzak

 Gurutzeakin orniturikan

 zenbait gallur ta arkaitzak,

 gure ondotik aldendu ditzan

 gaurko munduko ekaitzak

 

 V

 

 Baso-eleizak eratu zaizka

 mendian Goiko-Amari,

 lan ori geien guk zor diegu

 gure aurretik juanari.

 Kristau jatorrak ekin baņo len

 eguneroko lanari,

 otoitz beroak eskeintzen dizka

 guztion AMA danari.

 

 VI

 

 Zuaitz ederrak ikusten dira

 oraindik mendi gaņetan

 indar bereziz josiak dira

 adar gerri ta zaņetan;

 ta nekaturik guatzenian

 izerdiz gorputz-soņetan

 itzal goxoa dute guretzat

 udaran bere oņetan.

 

 VII

 

 Baņan zuaitzak gertatzen dira

 iņoiz gutxita urriak,

 noizean beinka galtzen bai ditu

 tximist ekaitz ta arriak.

 Len dauzkagunak ondo zainduaz

 eta landatuz berriak,

 ontan berandu egin baņo len

 artu ditzagun neurriak.

 

 VIII

 

 Gauz itxusi bat ikusten degu

 iņoiz mendira juatean,

 ontzi uts eta leiar pusketak

 zuaitz azpiak betean;

 norberetzako mesede gabe

 iņorentzako kaltean,

 mendiak garbi egon ditezen

 danok saiatu gaitean!

 

 IX

 

 Bizimoduko zurrunbilloak

 askotan gaitu nastutzen,

 gorputz-animak ortik dijoaz

 bear-baņa geigo estutzen.

 Baņan gazteak goraka beti,

 ta onek gaitu poztutzen,

 pake ta osasun goian dirala

 ez dutelako aztutzen.

 

 X

 

 Igande goizez mendi aldera

 or dijoa gazte pilla,

 naiz ta ez egon mendi gallurra

 gertua edo urbilla.

 Leku obera nora jun leike

 pake ta osasun billa?

 bide ortatik gaztedi ori

 beti leiatu dedilla.

 

 XI

 

 Aldatz gogorrak atera arren

 izerdi ta arnas estu,

 gero datorren pakea zer dan

 ezin liteke sinistu.

 Abesti goxo, soņu xamurrak,

 oiu alai eta txistu,

 lagun artean anai bezela

 alkar-maitasuna piztu.

 

 XII

 

 Mendian egin izan ditugu

 zenbat adiskide-lagun,

 gogoan izan alderdi onak

 nola menditik dauzkagun;

 gorputz-animen onuragarri

 beti aitortu ditzagun,

 eta aldegun guztian danok

 mendira igo dezagun.

 


inprimatu