inprimatu
Jun da uda
Izenburua:
Jun da uda
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
172

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jun da uda

 

Aldabe, Joakin

 

 Itz neurtuetan agur labur bat

 emango diot Udarari,

 emaitz aukera jarri dulako

 gure eskutan ugari.

 Jaunak moldatzen daki guztia.

 Esker onenak Berari.

 

 Bakartu dira mendi bidiak

 antzen daude ixillikan.

 Oiu ta irrintzik mututu eta

 ez dabill an gazterikan.

 Loia, txirriata ta ur-zuluak:

 ez dago an besterikan.

 

 Ari da itzaltzén Udako argia,

 ta epeltzen dira, beruak.

 Goibel illunak negu kolorez

 dituzte estaltzen zeruak.

 Menditan berriz poli-poliki

 gorritzen dira garuak.

 

 Mendi tontorra argi ziranak

 daude oraiņ laiņotuta.

 Neguko lotan erortzen dira

 zugaitz guztik narraztuta.

 Ardi txuriak jana billaka

 arat onat gosetuta.

 

 Gure enara beti urtero

 apaiņgarri genitunak,

 kabik utzita uts-uts ta otzak,

 laxter ditugu juanak.

 Agur, enara, gure laguna,

 oso maite ziņatenak.

 


inprimatu