inprimatu
Jeiki lotatik
Izenburua:
Jeiki lotatik
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
44

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jeiki lotatik

 

Aldabe, Joakin

 

 Itsas ontziak katetan daude

 errio erdian lotuak,

 Uda-Berria etorri arte

 bakartaden lukartuak.

 Iñortxo ez dabil beren gaiñetan;

 arrantzalek banatuak.

 Jolasten dira ontziarekiñ

 plisti ta plast olatuak.

 

 Gorde ta daude arrantzaliak

 beren lantegi lekutik.

 Nundik dabiltza bitarte ontan?

 Guazen laxterka atzetik,

 t'ez ditzagula iñola kendu

 gure begien surretik.

 Merezi dute begiratzia

 ibil maitez eskutik.

 

 Mundu berexi, apartekua

 arrantzalien bizitza.

 Gogorra, nastu, ordu gabia

 ara t'onea ibilltza.

 Lantegi leku ur gaiñ ortantxe

 zapar eraso, bisotsa.

 Iñoiz itsaso zabal erdian

 bildurgarri eriotza.

 

 Zenbat izerdi, otz ta lo eza

 erri t'etxetik urruti!

 Gizon mordoxka ontzi barruan

 laguntzea gogoz elkarri:

 Aldi alditan egoki lanak

 iñoiz berriz oso gaizki.

 Ta beti danok arkitzen dira

 etxeratzeko egarri.

 

 Emen etxian dauden bitarten

 neguko txango luzian,

 litzake ordua, sasoi onena

 erasotzeko lanian,

 beren arimak irabazteko

 al dan modurik onian.

 Egi bakarrak, egi sakonak

 jorratuz bere lurrian.

 

 Zer nola beti ondo mintzatu

 txukun kristauben artian

 Zer nola, noski garbi jolastu

 gazte jatorren legian.

 Zer nola otoitza irazekia

 egiñ Jaunaren aurrian.

 Zer nola ikasi guraso izaten

 antxen beren familian.

 

 Zer nola maite Ama Birjiña

 biotz xamur, bigunian.

 Zer nola agertu kristau zuzenak

 tratu ta artu emanian.

 Zer nola eragin leialtasunez

 biar dan bezela lanian.

 Zer nola maite lagun urkoa

 Jainko Aita izenian.

 

 Zer nola obeitu Eleiza Santa

 erakusten digunian.

 Zer nola eskua gogoz zabaldu

 zerbait eskatzen dunian.

 Ainbeste gauza daude dearka

 biziro gaur egunian.

 Ez gaitezela etzan zabarrez,

 or konponari? alperrian.

 

 Atozte, atozte, luzatu gabe,

 Turuta jo ta bildu gizonak,

 Maisu argi zeratenak.

 zuen zai beti daudezenak.

 Gizonen artian beti egotia

 zitun Arek atsedenak.

 Ta zuentzat ere izango dira

 kosetxoa ugari t'onenak.

 


inprimatu