inprimatu
Marijesiak
Izenburua:
Marijesiak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
513.zk.
Orrialdea:
13

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Marijesiak

 

 

 Abendu Santu onetan

 Kristo'ren Jayotzian,

 kontentuaren andiz

 guztijok poz gaitian.

 María y José

 José y María,

 María y José.

 

 (Kopla bakoitza, bi puntuko da; eta ondotik, beti ere, estribillo -estribillo arrotz- lenengo bi kantuetan). ("María y José" ortatik bait-dator Marijesi izena ere).

 

 Eguzki dibinala

 gabaren gaberdijan

 etorri zan mundura

 gizonaren jantzijan.

 María y...

 

 Trinidade altuko

 bigarren personia

 trasformadurik dago

 Belen'go estalpian.

 María y...

 

 Au dala jayo, jayo,

 au dala jayotzia;

 semia jayo ta be

 ama da dontzellia.

 María y...

 

 Kristalian argija

 bezela pasatu;

 eginda gero bere

 dontzella gelditu.

 María y...

 

 -Josepe, zer ordu da?

 -Maria, gaberdija;

 zeruko izar ederra

 laster dogu parian.

 María y...

 

 Otzaren ikaraz dabil

 jayo dan infantia;

 bere amak dirautzo:

 -Ixi, ene semia.

 María y...

 

 Iru Errege Maguek

 ain bide luzian

 mirari andi batez

 alkartu zirian

 María y...

 

 Iru Errege Maguek

 ain bide luzian

 bakotxak eroyela

 bere presentia.

 María y...

 

 Iru Errege Maguek

 ain bide luzian

 ostatu artu eben

 ain etxe pobrian.

 María y...

 

 ***

 

 II

 

 Txit egun ditxosua

 dogu Egubarri;

 zegaitikan dan Jesus

 gugana etorri.

 Jesucristo!

 

 Ay qué bonito buen Niño

 Jesucristo!

 

 Erakutsi biosku

 zer egin biogun

 Beraren alabantza

 gaur kantatu daigun.

 Jesucristo...

 

 Josepe emon deutsoe

 Maria'ri esposo,

 bijok izan daitezan

 Aurraren guraso.

 Jesucristo...

 

 -Agur, dontzellia,

 graziaz betia;

 zeure izena dozu

 Birjiña Maria.

 Jesucristo...

 

 -Arkanjel San Gabriel

 anuntziadoria:

 ez gaizuz espantadu

 ain jente umildia.

 Jesucristo...

 

 Josepe'k dirautso

 Maria Birjiñiari:

 -Noz deklaratuko da

 geure esperantza ori?

 Jesucristo...

 

 Biok Beleren'era

 daude kaminatu;

 an eldu diranian

 ostatuaren itandu.

 Jesucristo...

 

 Eskepe-etxetxu baten

 dagoz atiak joten;

 gizonak bentanara

 txito nekez urteten.

 Jesucristo...

 

 Gizonak bentanatik

 onelan erantzuten:

 -Nor da, ordu onetan

 geure atiak joten?

 Jesucristo...

 

 -Nor ta nortzuk bizi dira

 etxetxu zar orretan?

 -Nor ta zer gura zenduke

 Jaunaren ordu onetan?

 Jesucristo...

 

 -Ara or etxetxu zar bat

 uriaren kabuan;

 ganaduak-eta baño

 ez dira sartzen barruan.

 Jesucristo...

 

 Arrano galant bat

 zerutikan lurrera;

 sujetadu izan (da?)

 zeruko Erregea.

 Jesucristo...

 

 Ameak artu eban

 semia besuetan;

 Seme ta Jaungoikua

 zituzan adoretan.

 Jesucristo...

 

 Seiña billosik dago

 lur otzaren ganian;

 Amea beleuniko

 negarrez an, urrian.

 Jesucristo...

 

 -Billoisik bazagoz bere,

 etzara zeu pobria;

 zeruan josirik dago

 zeuretzako erropia.

 Jesucristo...

 

 -Nor ete da? zein ete-da

 erropiaren joskiña?

 -Amandre Santa Isabela

 Birjiñaren lengusiña.

 Jesucristo!

 

 Ay! qué bonito buen Niño

 Jesucristo!

 

 ***

 

 Nazaret'eko tenpluan dago

 dama eder bat jarririk;

 izena bere Maria dan ta,

 ondo graziaz beterik

 Bai, Belen'en eta bart Belen'en

 jayo da Jesus Nazaren!

 

 -Pastore santu, birtuosuak;

 balia zakiguz gaur emen,

 bartarratsian zer pasatu dan

 kanta dagigun Belen'en.

 Bai, Belen'en...

 

 -Jesus dibiño! gabaren otza!

 jausten da iñetasije;

 erleju bijen jarraitten badau,

 il da ganadu guztije.

 Bai, Belen'en...

 

 -Ortixik gora niñoiela,

 ospiteletxu zar baten

 Aita San Jose topadu neban

 astotxuaren txalmatzen.

 Bai, Belen'en...

 

 -Belerenego Urijan

 Gabon-gabaren erdijan

 Ama Birjiña topadu neban

 kontsolaziño andijan.

 Bai, Belen'en...

 

 -Korraletako ardijak bere

 yantzan ebizen orduan,

 Jesus deritxon Salbadoria

 jayo dalako munduan.

 Bai, Belen'en...

 

 Birjin Andriak bere Semia

 pozez yantzan erabillen...

 "Au da Gabon eta au da Belen!.

 Jayo da Jesus Nazaren!".

 Bai, Belen'en eta bart Belen'en

 jayo da Jesus Nazaren.

 


inprimatu