inprimatu
Maria Stma. Doloretacoaren Novenaco Versoac
Izenburua:
Maria Stma. Doloretacoaren Novenaco Versoac
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
II
Orrialdea:
297

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Maria Stma. Doloretacoaren Novenaco Versoac

 

 

 1

 

 Mariaren dolore andiaz

 Acorda gaitean eguiaz

 Gurutcearen oñean zutic

 Dago negarrez urturic.

 

 —-

 

 Damudet Jauna bioz guzitic

 Zaduzcat bada ofendituric.

 

 2

 

 Ezpata zorroz vicia

 Simeonen profecia

 Ericerañocoa zan pensa

 Mariaren anima Santa.

 

 3

 

 Aguercendiozca Profetac

 Pasio santuco penac

 Neque gogorrac dira zurequin

 Ama maitea galdu ez nadin.

 

 4

 

 Jaungoicoaren ama cerade

 Jayozan dolore gabe

 Ta pecatarien ama izaiteco

 Zembatciñan zu iragoceco.

 

 5

 

 Neque tormentu penen artean

 Afligituric ceundenean

 Discipulu Juan maitearequin.

 Gure ama cinaden zu eguin.

 

 6

 

 Zure penac partitubaliz

 Gure gucion artean naiz

 Ilco guiñaden beste min gabe

 Alaere zu bicicerade.

 

 7

 

 Beste martiri gucien penac

 Bigüincenditu amorioac

 Mariarenac samincendira

 Amorioaren neurrira.

 

 8

 

 Pecatari erruquigarria

 Escacen ez badet gracia

 Damudet Jauna bioz gucitic

 Zaduzcat bada ofenditurie.

 

 9

 

 Gure errico onrra guztia

 Zu cera Virgiña Maria

 Guztioc cere Soledadean

 Artu gaizazu or mantu pean.

 


inprimatu