inprimatu
Itsas ontzia itsas bidietan arratsian
Izenburua:
Itsas ontzia itsas bidietan arratsian
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
10

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Itsas ontzia itsas bidietan arratsian

 

Aldabe, Joakin

 

 Argi berdia balego itsason

 argia berdien aurrian,

 edo gorria izango balitz

 beste gorrien parian,

 ez dago orduan ezen galerik:

 Jarrai bakoitzak bidian.

 

 Ikusi ezkero berde-gorriak

 zure ontzien proatik,

 sartu biar dezu estribor aldera

 zure gorria agerturik.

 Ori egiņ ta lasaitu zaite;

 ez dezu iņungo arriskurik.

 

 Estribor aldetik topatzen bada

 aitatu degun gorria,

 jo zazu laxter ezker eskubi

 ta aldendu zure ontzia;

 gelditu aburo, bestela eragiņ

 indarra emanaz atzera.

 

 Argi berdia ikusiko balitz

 zure babor aldetikan,

 jarrai aurrera ernai zaudela,

 ta ez galdu martxarikan.

 Arek biar dizu bidia iriki;

 ontan ez dago dudikan.

 

 Egon zindezke, itsas patroia,

 begik beti zabalduta.

 Arrisku aundiak izaten dira

 uste gabian sortuta.

 Aurre bidian arriskua dala...

 jo zaru atzera indartuta!

 


inprimatu