Mari Domingi
Orra Mari Domingi
begira orri,
Gurekin nai duela
Belen'a etorri,
Gurekin nai badezu
Belen'a etorri.
Atera biarko dezu
gona zar ori.
Atoz atoz
zure billa nebillen ni
Atoz atoz
zure billa nebillen ni
Atoz goazen
adora dezagun
Belenen jayo dan
Aur eder ori.
Nundikan atera den
Gona zar ori?
Berririk baldin baden
Gorde zan ori
Arriturikan zion
Belengo Erria
Aterakion ortik
¡Farragarria!
Atoz, atoz, etc.
Jo zan gaur panderua
Ik, Antonika;
¡Nondikan etorri aiz
Orren korrika?
¡Sinismen arrigarri
Izkutukoa!
Belen'en jayo dala
Aur Jaungoikoa.
Atoz, atoz, etc.
Ojua eta dantza
Denak batian
Egin zagun guztiok
Oso pakian;
Jesus'en izenian
Dantza dezagun
Bere laguntza gero
Izan dezagun.
Atoz, atoz, etc.
Irrintzia ta poza
Algara'rekin
Ori biar diñagu
Guk elkarrekin;
Pozez gurtu dezagun
Jesus aur ona,
Berak eman dezaigun
Gaur zoriona.
Atoz, atoz, etc.
|