inprimatu
Maite zaitut!
Izenburua:
Maite zaitut!
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1893
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
334.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Maite Zaitut!.

 

 

 1

 

 Zein den eder arratsean,

 Izar arte garbia.

 Ipharretik agertzean

 Marinelen argia!

 Bai handizki eder dago

 zeru zola handia!....

 Zu miletan ederrago

 Nere maite Maria!

 

 2

 

 Izarrak dire zeruko;

 Aingeruen begiak

 Gizonen begiratzeko

 Jainkoak ezarriak;

 Zu beshorat agertzean,

 Histuz beren argia,

 Sartzen dire ilhumpean

 Nere maite Maria.

 

 3

 

 Ez du hain lakhet izarrak

 Egon lekhu berea

 Primaderan ez erleak

 Baratzeko lorea;

 Ez du hala argi-albak

 Loriatzen choria

 Nola ni zu ikhusteak

 Ene maite Maria.

 

 4

 

 Maria zure aldera

 Hurbildu bezein sarri

 Maite zaitut erratera

 Ez naiteke atrebi

 Pilpira bat bihotzean

 Beldur bainaiz abia.

 Maite zaitut erratean

 Nere maite Maria.

 

 5

 

 Balimbadut Jainkoaren

 Maithatzeko dretchoa

 Nola nik ez dut izanen

 zure miathatzekoa?

 Zu zare nere bidean

 Jainkoak ezarria

 Ez samur nik erratean

 Maite zaitut Maria.

 

 6

 

 Maria, ni naiz mintzatu

 Orai zu mintza zaite

 Zuk ni nauzun erradazu

 Nik zu bezala maite;

 Zu nerea, ni zurea,

 Higatzeko bizia

 Laiteke nere chedia

 Ene maite Maria.

 


inprimatu