inprimatu
Madalena
Izenburua:
Madalena
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
1217.zk.
Orrialdea:
3

Madalena

 

 

 1

 

 Garazin behin iragan denak baduke segur orhoitzapen

 Zelhai ttipi bat ikusirikan nehon daiten pollitena

 Balago norbeit jakin nahian toki dohatsu haren izena

 Gogo hunez nik erranen diat: hura duzu Madalena.

 

 2

 

 Madalenaren izen on hori asko herriec dute ekartzen

 Hala nola bat hein bat ederra kausitzen baita Parisen.

 Bainan Parisec jauntzi bera du udan nola neguan ibiltzen

 Ez da Madalena hau bezala udan litiez estaltzen.

 

 3

 

 Baratze eder bat du iduri hitz batez erteko Madalenak;

 Bi zathitan du erditic hausten bide zabal chuchenenak

 Urratzen aldiz zeru zolaren iduriko urhaitz urdinak

 Uzta aberats phentze loredun bazter choragarrienak,

 

 4

 

 Holako toki bat jendearen nola baita hanitz laketgarri

 Hargatik zauzku arrotzak orai multzoka hunat etorri

 So egizue herrigno huntan egin diruaren jauregierri

 Handiena hor hutsa egonik, lorez betherik dajarri.

 

 5

 

 Lili hoitarik demborarekin aldachka ederrak jin ditezela

 Hazi on hori gure arias nasaiki heda dadila

 Herri hau laster hiri ttipi bat bilhakaturen duzu horrela

 Ordutik Parisen Madalena dukezu hunen itzala.

 

 6

 

 Madalendarrak egonen dira orduan ere orai direnak

 Ur basterreco capera hortan othoitzean hoberenak;

 Gero hor plazan biphil pilotan, muchico-dantzant aztalarinak.

 Arrotzarentzat hurbil errechak, omor onez jendekinak.

 

 7

 

 Andre Madalen, Andre Madalen, horri huntako patroin

 Hunentzat othoi ardiets zazu nasaiki zuk zoriona.

 Aurthen bezala geroan dezan ohora zure orhoitzapena

 Mundu hau dena bizi dadien; biba biba Madalena.

 


inprimatu