Gurekiñ izango zerate laxter
Aldave, Joaquin
Iru illaute ixango luzian
arat t'onat ur gañian
bazterrik bazter ibilli ondoren
atun arrantza lanian,
etxera datoz arrantzaliak.
¡Atozte ordu onian!
Ontzi txikiyen azal kubiertan
Ibilltzeko tokirik ez.
Oñez ia aztu; alatsu noski
norbaitek erran digunez.
Ez dira pasa illaute abek
oso ariñ eta errez.
¡Zenbat ardalla ordu luzetan
danok elkarren artian!
Lana ordutan, ¡bai lana egiñ!:
gero trankil egonian.
Kontu emendik ta kontua andik
eten gabe solasian.
Nai det sinistu bedeinketuta
izango zala otordua
artako batek, arretaz noski,
danorentzat gozatua.
Danak berdiñtzen dakiñ janari,
txandatuz zuen lapikua.
Zuen erriyan utsun aundiya
utzi zenduten juatian,
t'etzun iñortxok iñola bete:
getditu zan bakarrian.
Uda guztiyan bazan tristura
nagusituta kalian.
Onizi barruan ainbat egunen
egon zaten bitartian,
¿sortu ote da asmo berririk
zuen biyotz barrunian?
¿Nora, gizonak, joko dezute
zuen errira etortzian?
Laxter zerate gurekiñ berriz
maite dezuten erriyan.
Ementxe dago zuen zoriona
epel, goxo famillyan.
¡Erori dalla nai badu ugari
elur zuriya mendiyan!
Zutik utzi det nere galdeera:
¿Nora gizonak neguan?
¿Ez al zaudete galdeera oneri
erantzuteko moduan?
Badakit ongi etzeatela egongo
lizunduz etxe txokuan.
Mintzazaitezte aurrena zarrak
experienzi jakiñian.
ta gero, gaztek, mintzazaitezte:
ez utzi ezertxo gordian.
Mintzazaitezte -berriro diyot-
garbi - garbi gordiñian.
Programa dute ongi pentsatua
negun ongi betetzeko.
Gauza berririk ez da izango:
lengok dituzte maitetxo.
¡Ta... izan ere! ¿ez dira naikua
ilusiyok kunplitzeko?
Ezetz, norbatzui entzuten diyot:
ezetz, berriz eta berriz.
¡Ai, zuek eskutik ibllitzeko era
nunbait zorionez balitz!
Zuen artian lana egitiak
baliyo du ¡ene! aunitz.
¡A ze lurrion bota ilteken
Ebangeliyo aziya!
Osatu leike arrantzalien
arima ederren ontziya.
¡Goruntz biyotza: utzi bazterrian
kaltegarri dan nagiya.
Illunabarrak egun askotan,
garai oso egokiya
noiz nai ta sarri goxo bilduta
entzuteko "ON BERRIYA",
kristautasuna bete betian
pizkortzeko, alegiya.
Ainbeste lana ikusi eta,
datorkit bildur larriya.
¿Zeñek ta nundik, ta nola -diyot-
eman lanari asiya?
Astia, on da; bukatzia obia.
¡Auxe Jaunaren graziya!