inprimatu
Andre-dena Maria Elhurretakoaren Eliza
Izenburua:
Andre-dena Maria Elhurretakoaren Eliza
Sinadura:
L.M.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
L.M

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1902
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
791.zk.
Orrialdea:
4

Andre-dena-Maria elhurretakoaren eliza

 

L.M.

 

 1

 

 Bi espos maitek egunak

 Zeramazkaten ilhunak

 Aberatsak zirenagatik, ez zirelakotz haurdunak;

 Zer egin ez zakizketela noizbeit bere ontasunak.

 

 2

 

 «Dohatsu,» zanku errana,

 «Nigarretan bizi dena!»

 Ametsetan ikhusi zuten ethorria beregana.

 Zeruko Ama, erraiterat, norat eman ontasuna.

 

 3

 

 «Emozu Mariari,»

 «Ama amultsuenari,»

 «Elizetan aberatsena galdez nagotzuenari,»

 «Eman dakizuen zeruan tronu eder bana sari!»

 

 4

 

 Zuen seiuale segurra,»

 «Bihar goizean elhurra,

 «Nahiz erretzen ari duen hilabethe hunek lurra!»

 «Elhur bazterrari jarraikiz, eman lurrari haintzurra!»

 

 5

 

 Bai! biharamun goizean,

 Lotarik igatzartzean,

 Bozkarioz gainditu ziren zoina bere bihotzean,

 Elhurra dirdiran ikhusiz agorrilaren bortzean.

 


inprimatu