inprimatu
Sorholuzia
Izenburua:
Sorholuzia
Sinadura:
L.Ch.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
L.Ch

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
1206.zk.
Orrialdea:
3

Sorholuzia

 

L. CH.

 

 1

 

 Biba Bachanabarre, bai eta Laphourdi!

 Ziberoutarrek deie amodia bethi;

 Jakin dutugunian haien botzen berri,

 Bihotzaren erditik egin dugu erri.

 

 2

 

 Oraiko demboretan, hor gizoun eijerroz

 Zaphaturik girade, gu haien beldurrez;

 Zakialat bildurik goure ezin bestez,

 Batak promesez eta beslik mehatchiez.

 

 3

 

 Altzairi, Lakarriri, milaka goraintzi

 Zeren beitziradeie oro mailhagarri;

 Ouhoure errespetu duzie merechi;

 Egin bidik lutzie komplitu ederki.

 

 4

 

 Liginagar maitiak, orai ziealako

 Erremestiamentu zien emaiteko;

 Zien obra ederra gero agertuko;

 Etsemplu eman duzie orai presenteko.

 

 5

 

 Santa Grazitarrez badugu zer erran;

 Hen zinhetstiak dira sarthurik arrokan;

 Khordokatzen ez dira beren ideietan;

 Bethi danik dirade bide hobenetan.

 

 6

 

 Atharratzez badugu zerbait erraiteko,

 Karrikes zoumbaitekin bi hitz igaiteko;

 Oihalak bazuntien prestik hedatzeko;

 Zerentako tutzia utzi agertzeko?

 

 7

 

 Beste berri tchipiak gibeltto baratu,

 Dudarik gabetarik beitira lotsatu;

 Oraiko aldian zaio oi behar pharkatu:

 Geroko aldian die ematen etsemplu.

 

 8

 

 Berset horik egin tit ene moulde gaitzin;

 Eskola eztiana bethi iņorantzin

 Eniz sekula izan azkar izpiritin,

 Ez eta gehiago ene izkiribin.

 

 9

 

 Bethi entzun dudana, zaharrek emanik,

 Emaztekin eztela ihouiz tratu hounik;

 Hourak mintzo badira gizounen gaņetik,

 Bertan date etchia errekan sarthurik.

 


inprimatu