Gure lurraldetan agertu dira lorek
Aldave, Joaquin
Uda-Berri loratua
laxter degu emen.
Uzten ditu Neguak
petralkerik katen.
Berriz jayotza dator;
bereala da gañen.
On ona izan dedilla.
Arren ta arren. ¡Amen!
Sasoi obiagorik
ez da iñoiz sortzen.
Bera da noski -diyot-
alai, bikaiñ, garden.
Zakon biyotz barruan
zaigu guri sartzen.
Saya gaitian zintzo
egundaño ez galtzen.
Negu ta Uda-Berriya,
aben biyon tarten,
ez ta bai asko dira
tamalez geyenen.
Baten, Negua gogor
berandu mintzatzen.
Besten, Uda Berriya
goizxamar azaltzen.
Ta... ¡ze ondoren miñak
ekartzen-dituzten!
Uda-Berriya indarrez
dago iya lertzen.
Neguak berriz setaz
ez da oñik kentzen.
Jayotzen dira lorek...
¡laxter ditu illtzen!
Negua zan bitarten
lañok zeuden gallen.
Poli poliki bañan
dijuaz noizbait alden.
Odei gizen ta illunak
dira denak eten.
Uda Berri ederra
agertzen da aten.
Lotan bazegon ere
denbor talda luzen,
¡ene! jeikitzen zaigu
Jesus pixtu antzen.
Asiko da bat-baten
zoragarri jantzten.
Betor Uda-Berriya,
betor ordu onen.
Lore potok guztiyak
asi dira lertzen,
ta eguzki argi biziyaz
zaizkigu asetzen.
-Txorik nun nai dabiltza
zoriona kantatzen.
Baso zugaitzak dagoz
ostuaz ornitzen.
Uda-Berrin langillek
ari dira lanen,
lorez lore erliak
eztiya prestatzen
izan dezagun gero
Neguan gozamen.
Uda-Berriya dator
pizkor bere biden.
|