inprimatu
Belenera
Izenburua:
Belenera
Sinadura:
L.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
L

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
141.zk.
Orrialdea:
3

Belenera

 

L.

 

 Maitetasunez, su gar bizitan

 Gau illunaren erdian

 Atera nitzan nere etxetik

 Zu billatzeko ustian.

 

 Ilun bizia zegon guzia

 Gabaren biotz aretan

 Etzan ikusten iñortxo ere

 Gure etxeko atetan.

 

 Zakurrak ere zaunka zaliak

 Isillik zeuden katean

 Bildur izpiren izpirik ere

 Etzegon biotz nerean.

 

 Iñortxo ere ez nun ikusten

 Argirik gabe nijuan

 Bakar bakarrik maitetasuna

 Nerekin bular barruan.

 

 Maitetasuna nula giari

 Illuntasunen erdian

 Nere maitia ikusi naiok

 Poztutzen niñun bidian.

 

 Zorioneko illuntasuna

 Argirik gabe illuna

 Zu izan ziñan gaxo onentzat

 Egun guzien eguna.

 

 Izar nagusik bezin argiak

 Ziraden bere begiak

 Begiz jo nittun gau illunean

 ¡Aiek begien garbiak!

 

 Bide guziko tontorrak eta

 Sakonetako zuluak

 Aren argiaz ziran geratu

 Egun sentiaz artuak.

 

 Alde aietan bere biziko

 Lo goxon zeuden loriak

 Jarri zitzaizkon pozez begira

 Zabaldurikan begiak.

 

 Gauza guztien jabe bakarra

 Ementxe dator nigana

 Bere besuak zabal zabalik

 Eman naiean laztana.

 

 Jesusek bere beso artian

 Biotz gañian gordia

 Ementxe nauka, luzaro emen;

 ¡Ai au zorion aundia!

 

 Lorik gozona egiten nago

 Bere besoen xiaskan

 Olako pozik ez det izandu

 Egundo bizi onetan.

 


inprimatu