Larrazkena
Lucien
1
Hanitch kobla agertzen zaiku Manechetik.
Larrazkena aiphatuz bethi gain gaņetik;
Zer boztario die barnian sarthurik?
Ziberoan ez dugu segur holakorik.
2
Orhitzen girenian heben Larrazkenaz,
Lehenago gunian gaztaņa ederraz!
Arratsetan etchetan zarthanak karraskaz.
Orai zarthanik noun da? Ez da zer erreraz.
3
Gaztaņatze ederrek gutie kitatu,
Pharte eihartu eta, houn direnak saldu:
Eta gero emaiten zerbait estakuru:
Gaztaņatzer zaiela eritarzun sarthu.
4
Gaztaņen jatiari gunian edaten:
Kostuma zahar houra ari zaiku galtzen;
Areta ez gunian lehen guk phentsatzen,
Larrazkenak zeikula hori ekharriren
5
Lehen, larrazkenian, laborarietan,
Besta handiak guntian bargera egunetan;
Oihal pheza luziak baziren etchetan;
Orai sosa eskian salgia hoietan.
6
Urrietala gabe ginen iratzartzen,
Chederen hedatzera herian abiatzen,
Bilhagarro gizenak guntin hotzamaiten
Orai ahouan dugu khurutche egiten.
7
Larrazkenaz gunian aurthen mintzaldia,
Manechen arabera, denbora lilia;
Jinkouak emaiten badu hobeche bestia,
Guk ere eginen dugu gorago khantia.
8
Arte hountan dezagun egin aharrausi,
Manech bersularier guk igor goraintzi,
Nahi girade izan adiskide heki
Larrazkenaz ez othoi espanturik hati.