inprimatu
Laborariak
Izenburua:
Laborariak
Sinadura:
Luzien (Lucien)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Luzien

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1911
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
1288.zk.
Orrialdea:
4

Laborariak

 

Lucien

 

 Lekhia eskai dugulakoz, ez dugu

 Agertzen ahal khantoria osorik.

 

 Aurthen ginen jenaturik,

 Ez arrazou gabetarik,

 Mundu guzia tristerik;

 Salerospenak ukhuraturik,

 Goure tratiak baraturik;

 Etchen egoiten, gorderik,

 Asetzen ginen hasirik;

 Moursak aldiz mehaturik.

 

 Hirour jaun dira mintzatu,

 Bai etere baliatu

 Zeren diren esplikatu.

 Eskerrak dereitziegu

 Zier behar emendatu;

 Merechi duzie estimu,

 Ez gira egonen mutu,

 Orhituren girade gu.

 

 Mousde Pradet eta Anxo,

 Gizoun leial eta franko,

 Behar ordin agertzeko;

 Mousde Souhi hekilanko,

 Bethi laborarientako;

 Behar lizate halako, i

 Gizonetarik hanichko,

 Bethi ountsa jouaiteko.

 

 Donajouaneko Mera,

 Donaphaleuko Gerazaga,

 Nouzpait orhitu izan dira;

 Bestek lana egin eta,

 Ouhouria haien dela.

 Hau da hen egin ahala.

 Espaņoulek diroiena

 Moutcho espanto, poko obra.

 


inprimatu