inprimatu
Ihizlariak
Izenburua:
Ihizlariak
Sinadura:
Luzien (Lucien)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Luzien

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
1227.zk.
Orrialdea:
4

Ihizlariak

 

Lucien

 

 1

 

 Bi berset heben berririk, badutugu guk eginik,

 Urrietaz orhiturik, boztarietan sarthurik,

 Ihiztariak girade goizanko loea utzirik.

 

 2

 

 Goure usatu kostuma argitzeko kabanala;

 Chahakouak phausa eta apru hoberenak plaza;

 Nountik ikhousiren dugun jiten lehen urzo bola...

 

 3

 

 Urzo koulier chouria orok deiagu hounki jin;

 Hanitch einherik hiz eta ekhura adi gourekin.

 Berriak eman itzaguk, aigu edatera behin.

 

 4

 

 Hire karesia handi, hounkijina faltsuegi;

 Hiri berrien emaiteko ez othe dela goizegi?

 Bortian badenez bozka behar dugu ikhousi.

 

 5

 

 Bazkaz bahiz arrankura, badugu heben franko;

 Ehadiala ez jouan jahitera aitzinago;

 Ukhen eztezan hik ere zerbait arrakountru gachto.

 

 6

 

 Erran zaharretan usu entzuten dugu egia.

 Bakhotchak bere zorthia kharreiatzen diala;

 Hire erranaren gatik banouak bai ni aitzina.

 

 7

 

 Othian afrontu hori zertako deikuk egiten,

 Aņaut Pettarekouak badu noumbaitik ere jakiten

 Asa dik harek erria eta karkaza eginen.

 

 8

 

 Aņaut jauna hor zenian besterik zia grazia:

 Urzouak phausatzen guntia hegalak bildu bildia;

 Manech herri hortan beita bagouatzak ikhoustera.

 

 9

 

 Zouazte hasia gabe hola plazer baduzie;

 Gibeletik horra direnek trempu bera ez badie,

 Heben ukheneko die bethikoz ountsa izate.

 

 10

 

 Hizlariak fortuna usian du gibeletik;

 Chahakoua husturik eta tabaka ere errerik,

 Etcherat dira jouanen beren zakiak arhinik.

 

 11

 

 Urzotegian, aizinian ari niz kobla mouldatzen;

 Erranen dut ene denboran nik zer dudan ezagutzen:

 Gizouna esklbo dela emaztia badu hartzen.

 


inprimatu