inprimatu
Bi koblaren hountzera nuzu abiatu
Izenburua:
Bi koblaren hountzera nuzu abiatu
Sinadura:
Luzien (Lucien)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Luzien

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1912
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
1311.zk.
Orrialdea:
4

Bi koblaren hountzera nuzu abiatu

 

Lucien

 

 1.

 

 Bi koblaren hountzera nuza abiatu,

 Souhy jauna behar beitut erremestiatu;

 Luburu berset dun bat igorri ditazu,

 Eta holaz handizki ouhouratu nizu.

 

 2.

 

 Uduriturik ezi merechi diala,

 Zeren egia deitadan bere orhimentcha;

 Bihotzaren erditik hartu dit plazera:

 Erremestiatzen dit nik ahal bezala.

 

 3.

 

 Uskaldun odoleko houra da garbia,

 Boronthate houneko paparik gabia;

 Zerbutchu egitera bethi ekharria;

 Aberats ala prauez, oroz maithatia.

 

 4.

 

 Harek ez du egiten nourbaitek bezala,

 Jauzi alde batita, gero bestiala.

 Halakouak arhin du dian berthutia,

 Ez du ukheiten ahal ene estimia.

 

 5.

 

 Amodioz behar da bethi eman esker,

 Souhy jauna uduri diradin gizona;

 Jinkouak dereiela osagarri haier,

 Eta bizitze luze bati eta bester.

 

 6.

 

 Kobla horik egin tit trenpurik hobenin,

 Gizona trankil beita deusere eztianin.

 Zaņez orano houn niz eta ountsa hatsin;

 Gazte hanitch utz niro ukhaturik bidin.

 


inprimatu