inprimatu
Atharratzeko gaznategia
Izenburua:
Atharratzeko gaznategia
Sinadura:
Luzien (Lucien)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Luzien

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1911
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
1250.zk.
Orrialdea:
4

Atharratzeko gaznategia

 

Lucien

 

 1

 

 Bi hitzen erraitera nuzu abiatu,

 Behala errangeia nahi dut aiphatu:

 Lantegi berri batez nahi niz mintzatu,

 Zoumbat nahi mund'oroz den ezagutu.

 Nik ere nahi derot ezari bi phuntu.

 

 2

 

 Igaran ourthe hortan, Atharratze hemen,

 Laborarien junta bat ikhousi gunin;

 Orotarik athehaz, lehen khumitin,

 Arrazou handiekin jin izan ziradin

 Hitz beriala jarri bertan algarrekin.

 

 3

 

 Gaznaren egitiaz ziren mintzatu,

 Bi elheren barnian oro akordatu;

 Geroztik ichterbegi zoumbait da agertu;

 Bena haiek eztie deusere okhertu,

 Laboraririk ezta bakhotchik gibeltu.

 

 4

 

 Uskaldun seriousak dirade sarthurik;

 Jarraikiten dirade gogouak chahurik.

 Aleta elhe franko bazen hedaturik;

 Besten egitekouetan sudarrak sarthurik,

 Atharratzen badugu gizoun ņabarrik.

 

 5

 

 Bitoria oso da, nourk eztu ikhousten?

 Aldoroten bakia ari da jarten.

 Gaznak egiten dira, zenbera fresk biltzen,

 Plazerekin hetarik guk dugu jaten;

 Sos dianarentako ahal da izanen.

 

 6

 

 Goure gazna ederra da fama handiko,

 Bazter orotan da orai hedatuko,

 Hurruntik jiten othoi eta galtho,

 Ahal bezain lehian harat igorteko;

 Agian zoumbait phuru zaiku baratuko.

 

 7

 

 Uskal herrietarat hebentik goraintzi

 Eta berheziki Bachnabarreri;

 Guk bezala ziek ere behar zunien hasi,

 Utzirik kanpokouak, zihauriek nausi;

 Ezteia hori hala, zu Lahuntchagoiti?

 

 8

 

 Lahuntchagoiti, ene adichkidea,

 Badakizu zuk noun da ene egongia.

 Ezta handi bena da khantore habia

 Jin zite eginen dugu arrats askaria:

 Ogi, gazna dateke eta usu kolpia.

 

 9

 

 Felizitatzen ditut zozietatia,

 Constantin jauna eta Southy jarraikia;

 Bai eta Iribarne, laneko buria;

 Horien eskietan ountsa da tratia,

 Laborariak chuchen ukhenen begia.

 

 10

 

 Khantoren egilia du Atharratzeko,

 Eskolez heltu bada orano gibelchko;

 Demborarekin othe ezteia heltuko

 Zoumbaiten heņiala? Ouste da ukheneko

 Orano gazte beita eta ezkountzeko.

 

 


inprimatu