inprimatu
Gure Deunak
Izenburua:
Gure Deunak
Sinadura:
Luxemendi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Luxemendi

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1929
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
126.zk.
Orrialdea:
107

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gure deunak

 

Luxemendi

 

 Txintik iņun ez...

 denak lo daude

 gaberdi-altzo ixilean;

 argi erlantzak

 dizdi dagite

 zeruko sapai beltzean.

 

 Illargi margul,

 ixil, otzana,

 izar polliten aurrean,

 erregin sotil

 zoragarri bat

 dirudi euren aurrean.

 

 ­Onela, Aita,

 done ortzean

 dizdi dagizu ziaro;

 zure diztiak

 argitzen ditu

 gogo guziak maitaro!

 

 ­Zuek, izarrak,

 argi bikiak,

 gure Doneak zerate;

 dizdi aratzez

 argiturikan

 bide ilunak zerura arte!

 


inprimatu