inprimatu
Elur-egun goiz batean
Izenburua:
Elur-egun goiz batean
Sinadura:
Lurrondo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lurrondo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
900.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Elur-egun goiz batean

 

Lurrondo

 

 Penaz penatzen egon naiz

 leihotik begira,

 hau da hau gure

 naturalezaren bukaera;

 zozo eta txantxangorri

 daneri tira,

 bosgarren tirorako

 bizkorrena ere behera.

 

 Danean elurra zegoen

 lodi eta zuri,

 soro, zelai eta menditan

 ehiztari ugari;

 debekatua ez al da

 elu egun hori?

 errukirik ez duzu

 zuk ehiztari.

 

 Baserritarrak ere

 oso asarraturik,

 soruan arbirik

 ia ez dute osorik;

 eta kanpoan ezin ibil

 etxe-usorik,

 eta zer esanikan ez

 kanpoko frutarik.

 

 Amaitzean hauetako

 txori eta zozuak,

 bukatuko dira

 hemengo abesti gozuak;

 horrela gustora badira

 herri eta auzoak,

 atzerakakoak dira

 gure pausoak.

 

 Beste batzuk reklamoz

 ari dira ehizean,

 danak gerturatzen dituzte

 hots hori aditzean;

 ehiztaria han dago

 murkoaren atzean,

 sentimentu haundirik gabe

 bere bihotzean.

 

 Ara hemen sei bat

 bertso berri,

 ikustean hainbat

 gauz penagarri;

 neurriren bat ez bazaio

 hartutzen gauz horri,

 laster piztia ugari

 eta ehiza urri.

 


inprimatu