inprimatu
Aztutakoak
Izenburua:
Aztutakoak
Sinadura:
Lurriñ
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lurriñ

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
732.zk.
Orrialdea:
3

Aztutakoak

 

Lurriñ

 

 Udazkeneko arratsalde batean

 atsegetua neukan gogo nerea

 eguzkia aunditasunez betea

 itzaltzera zijoan mendi atzean.

 

 Iturri otsa nabaitzen zan basoan

 arpegian, biguñki aize leguna

 ta egaztitxo baten eres ituna

 abeslari bakarra, baso ondoan.

 

 Baselizan eskillak une berean

 deitzen zigun gozoki otoiera

 amaitu zutenak lur biziera

 an zeuden iltegiko bakardadean.

 

 Enada saill bat igaro zan gañetik

 oroitu ere bage igaro aldian

 gorputz illak zeudela an illobian

 otoitz baten eske illarri azpitik.

 

 Nunbait beretako bat elbarritua

 gelditu zan zugaitz buru gañean

 ta urrun bere lagunak aldentzean

 miñez deitzen zien naigabetua.

 

 ¡Itxodon nazute ba...! esaten zuan

 txioka ta egoari eragiñaz!

 bañan urruna beren ego ariñaz

 utzi bakarrik, eta ziraden juan.

 

 ¡Negartu utzitako bakar txoria

 dei minkorrik ez, juanak dira

 ¡aztu ziran! Oraiñ beran begira

 gizonak aztuta daukan illobia.

 


inprimatu