inprimatu
Senarra ta emaztia
Izenburua:
Senarra ta emaztia
Sinadura:
Lujanbio Retegi, Jose Manuel (Txirrita)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lujanbio, Jose Manuel

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
46.zk.
Orrialdea:
283

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Senarra ta emaztia

 

Txirrita

 

 1

 

 Esposatuta taberna jarri

 zuten senar emaztiak,

 bi milla pezta zituen batek,

 sei milla errial bestiak,

 gizonari maiz agertzen zaizka

 bere moduko trastiak,

 andre gaxuak pasatzen ditu

 gau ta egun tristiak.

 

 2

 

 Nagusiya ta etxeko andria

 asarre diran tokiyan

 bizi modua ezta ikusten

 oso planta egokiyan;

 gizona zurrut lasai eginda

 kantari dago alkiyan,

 andria lanak egiņik

 negarrez eta plakiyan.

 

 3

 

 Gorputza oso bikaņa dauka

 larrua ere leguna,

 zurrut egiņaz alperkeriyan

 pasatutzen du eguna,

 esanaz:-Au da mundu ontatik

 guk eramango deguna.

 Etxian ez da prenda ederra

 olako bizi laguna.

 

 4

 

 Esposatuta sei bat urtian

 onla izanak eskea,

 oraņ kolpian muatu zaigu

 egun batetik bestea,

 zurrutarena asko eztala

 jokua berriz ostea,

 danak ez ditu bakarrik jango

 neoni nua astea.

 

 5

 

 Orren ateera zelebria zan

 sagardoteira juandare:

 Non dia angulak, benga txuletak,

 markesak aņa bondade,

 etxian dauzka ederraskuak

 andria ta bost landare,

 gizona gaizki dabillelako

 naiko ogiya jan gabe.

 

 6

 

 Biyotzeraņo sartu zitzayon

 nik egin nuen marrua,

 berialaxe lajatu zuen

 bere jeniyo arrua,

 utzi zitun moskorkeriyak,

 kartak eta zigarrua:

 len eun kilo pisatzen zuen,

 orain ezta sei arrua.

 

 7

 

 Bi'ru urte da pasatutzia

 zintzotu zala gizona

 nekez bada ere sinistu zuen

 emaztearen esana,

 lan toki ona arrapatu du

 entregatzen du kintzena

 garai batian ori bezela

 oraņ ni nago gizena.

 

 8

 

 Biyotzetikan maitaizen zaitut

 nere senar ondradua,

 kupira gabe emango dizut

 merezi dezun gradua,

 nere suplika aditu eta

 bajatu dezu burua

 oraņ ez dago mixeriyarik,

 badator naiko dirua.

 

 9

 

 Gosaldutzeko litro bat ardo

 eizan bestela eskerrik,

 juandaneko lau urt'erdiyan

 etzayo pasa moskorrik

 gure lan eta neke tristiak

 izaten ziran alperrik,

 dana guziyak zurrupatzeko

 asko zan bera bakarrik.

 

 10

 

 Aitortzen dizut senar leyala

 gaizki portatzen etzera

 eguneroko zortzi pezeta

 sartzen dituzu etxera,

 oraņ sasoya daukazun arte

 onla ibiltzen batera,

 bizi bagera egun ederrak

 guretzat dira zartzera.

 

 11

 

 Nere ondora kuidado gabe

 etorri zaite jatera,

 maya konpleto jarriko zaitzu

 kubierto ta platera;

 jokuak eta zurrutak utzi

 ziņuen alde batera;

 bizi modua nondik datorren

 oraņ kontubak atera.

 

 12

 

 Oraņ esaten aritzen dira

 auzoko jende guziyak:

 -Zure senarra txit ondo dabill

 poztu du irabaziyak

 egun baitan utzi zituen

 kostunbre gaixto guziyak.

 -Bai, egiya da txit ongi gera

 Jaungoikuari graziyak.

 


inprimatu