Oraingo neskatxen jazkera
Txirrita
1
Ara neskatx gaztiak
zuentzat bertsuak
bistan daukatitenai
petxu ta besuak,
etziran ola bizi
zuen gurasuak,
esperantza ederra
daukate gaxuak
sartzera pasatzeko
egun erosuak.
2
Gona laburrak jantzi
illiak moztuta
nor azalduko zayen
dabiltza poztuta,
amaren arrazoyak
baliyo eztuta,
berenak aundiyago
kopeta beztuta
gorputza adornatzen
animaz aztuta.
3
Katiak lepuan da
esku muturretan
jazten dituzte zenbait
fameli pobretan,
aberatza berdintzen
zalla da obretan;
alabak apainduak
estadu obretan
ta amak famelira
ogiya zorretan.
4
Zapata koskor dunak
anketan sartuta
alpargata txuriyak
paperan artuta
billeran dantzatzeko
ayek muatuta,
beren antzeko zenbat
enamoratuta
or dabiltza saltoka
erdi txoratuta.
5
Dantzatik geldituta
illunabarrian
bakoitzak mutill bana
badute urrian,
fallorik ote daukan
atzian t'aurrian
alkar neurtuko dute
luze laburrian,
erretiratzen dira
garai ederrian.
6
Zenbaitek esango dit
neronei akaso:
-Kantak jartzia gaizki
egiñ dezu oso;
gona motx, ille, kate,
petxua eta beso
neskatxa gaztientzat
orrenbeste bertso,
konpadriyan ez danak
ez kandelik jaso.
7
Mutill sasoyekuak
badabilltza fuerte
neskatx oyekiñ artu
nai dutenak parte,
arrosa ta krabeliñ,
releju ta kate,
gorputza dibertitzen
naiz animak kalte
premiya zenek daukan
ezagutzen dute.
8
Lenguan neska zar bi
oriyen jazkera,
gona motxak jantzita
pasiatutzera
otsuak soildutako
ardiyen antzera
besuak agiriyan
kolkuan petxera,
amarrak alde arte
ez datoz etxera.
9
Ni askotan bezela
tabernan neguan
neska zar oyei esan
niyoten lenguan:
-Jantziyori ona da
denbora beruan
baño Illbeltzian
eta Abenduan,
gaxuak, otzak illko
zaituzte neguan.
10
Ustez ez niyen egiñ
abertitu baizik,
bat oso zapuztu zan
egiñ gabe itzik,
bestiak errespuesta
eman zian pozik:
-Ez dauka jantzi onek
iñorako lotsik
sasoi daukanak eztu
sentitutzen otzik.
11
-Beraz erare ontan
olako sasoya
ogei ta bi urtetan
etzeuden lasaya,
adiko zenduen
mutillen usaya,
polita zera, baño
bajatzen asiya,
gona motz oiñ azpiyan
daukazu etsaya.
12
Garai batez majuak
bazituan sobran
orañ zenek naiduen
emen dabill proban
afanosobat dala
ezagundu obran
iñork jakiñ nai badu
neskatx ori nor dan
ote motxen jayua
Ximelaren bordan.
|