inprimatu
Norte'ko trenbide'ari
Izenburua:
Norte'ko trenbide'ari
Sinadura:
Lujanbio Retegi, Jose Manuel (Txirrita)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lujanbio, Jose Manuel

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
7.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Norte'ko trenbide'ari

 

Txirrita

 

 1

 

 Naparruatik ardo karrayo

 itzai asko zan ikusi,

 prankok bazarazkan iri koskorrak

 beren kollare ta guzi,

 surezko ardatzak lumerarekiņ

 altzan maizena iyurtzi,

 denbora artan Pantorrill zuten

 karreteruen nagusi.

 

 2

 

 Garai artako itzai koskorrak

 ongi zebiltzan lanian

 Gipuzkuan da Bizkai aldian

 da Euskal-erri danian,

 gorputzak bapo gobernatuaz

 eranian da janian,

 akabo oyen jornal biria

 trena etorri zanian.

 

 3

 

 Aditu zituztenian trenen

 txistua eta marruak

 geyentxuenak saldu zituzten

 iriyak eta karruak

 esanaz: -Orrek jetxiko diskik

 goyoitan diran arduak.

 Garai artako ayo abarkak

 ziran basurdi larruak.

 

 4

 

 Milla zortzireun irurogei ta

 zazpigarrengo urtian

 lenengo trena ikusi nuen

 Espaņiako partian,

 bire pixka bat bistan pasa ta

 iņoiz sartua lurpian,

 perra berriyak erantxi dizte

 andikan oraņ artian.

 

 5

 

 Modu orretan jarri zuenak

 Norteko ferrocarrilla

 jakinduriya aundiya zuen,

 entendimentu abilla;

 gizonik eziņ asi liteke

 zaldi obiaren billa,

 goizian irten Irun'dik eta

 illuntzerako Madrilla.

 

 6

 

 Danak alkarri lagun zayogun

 illundu gabe kopetik,

 indar aundiyan dijualare

 gelditutzen da kolpetik,

 iņor ezertaz biartzen bada

 Donostiyara Madritik

 izugarrizko adelantua

 jarriya dago Nortetik.

 

 7

 

 Linea orrek badauka zenbait

 tunel, zubi, ta erriyo,

 bi birerekiņ ipiņi dute

 sekulan baņo berriyo,

 eletrikako indarra eta

 oinbeste guardarrayo

 gau eta egun gelditu gabe

 beti zerbaiten karrayo.

 

 8

 

 Trenera lasai balijuake

 egiņagatik zartzera,

 iyo biriak ederrak dauzka

 kotxian aixa sartzea,

 amar legua bire pasata

 ordu beteko etxera;

 lengo segunda beziņ ederra

 dago oraingo tercera.

 

 9

 

 Eseri alki ederrak eta

 beste gauza bat on-ona

 ezertarako biartzen bada

 kotxe bakoitzak komona;

 lenguan antxen ikusi nuen

 larogei urteko amona,

 franzes-euskaldun buru zuri bat

 Benta-berriko Moņoņa.

 

 10

 

 Karbonerarik ez dute biar.

 fogonerorik ain gutxi,

 or biardana begiyak ernai

 eta llabiari eutsi;

 abiyatzian iriki eta

 allegatzian itxi,

 gau eta egun gelditu gabe

 dabill txistu ta irrintzi.

 

 11

 

 Gizon abilla zan eletrika

 sortu zuben maisu-ori

 piska piskabat arrek graduak

 bajatu zizkan subari,

 oraņ indarra leku askotan

 kendutzen zayo urari,

 Garai batian merke zan baņo

 gaur baliyo du ugari.

 

 12

 

 Onla esa ur irakiņak

 egiten zuen negarra,

 -Prezisua alda beti kalderan

 kiskaltzen egon biarra?

 ez daukat beste alimenturik

 suba, kia ta txingarra,

 ongi miatzen baldin banazu

 otzia badet indarra.

 

 15

 

 Berari beira jarri zitzayon

 zabaldurikan besuak,

 arrozoyori ontzat artu du

 eletrikako maisuak:

 -Badakit zure gau ta egunak

 dirala lastimosuak,

 ori egiya esan badezu

 itzaliko dia suak.

 

 14

 

 Nere munduko jakinduriya

 izanda oso azala,

 Jaungoikuari eskatzen diyo

 arren argitu nazala

 garai batian ezgenekiyen

 eletrikarik bazala,

 oraņ ur otzak dabillki trena

 len irakiņak bezela.

 


inprimatu