inprimatu
Nagusiya ta maisterra
Izenburua:
Nagusiya ta maisterra
Sinadura:
Lujanbio Retegi, Jose Manuel (Txirrita)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lujanbio, Jose Manuel

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
23.zk.
Orrialdea:
[146]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nagusiya ta maisterra

 

Txirrita

 

 1

 

 -Oraiñ artian ni izandu naiz

 aitona, zure nagusi,

 errenta txintxo pagatu dezu

 zere kapoi eta guzi,

 zu bañon gizon umillaguak

 ez ditut asko ikusi,

 oraiñ etxe saltzera guaz

 nai bazenduke erosi.

 

 2

 

 Larogei duro zuben errenta

 etxiak oraiñ artian

 zedorrek ala pagatu dezu

 berrogei ta amar urtian,

 lenguan bertan gelditutzia

 ezta neretzat kaltian,

 bost milla duro baliyo ditu

 ta konpundu gaitian.

 

 3

 

 -Zer familia izandu degun

 jauna nai alditu aditu?

 amabi aurren aita naiz ni ta

 semiak amar baditu,

 lan egiteko iñor gutxi ta

 mayian eziñ kabitu,

 baneukake non enpleatua

 bost milla duro banitu.

 

 4

 

 Au aditu ta beste aldera

 bueltatu zan nagusiya

 esanaz: nik zer kulpa dadukat

 zuk ume asko aziya,

 ez dezu asko ixtimatzen, nik

 egin dizuten graziya

 zuek artu nai ez badezute

 bada zeñek erosiya.

 

 5

 

 -Eskerrik asko nagusi jauna

 pakian biagu bizi,

 baña izketan bukatu arte

 ez bedi juan igesi,

 klaro dabillen gizonak eztu.

 arrazoi txarrik merezi,

 naidubenari saldu bezayo

 guk ezkenzake erosi.

 

 6

 

 Aziendaz ta lan erramitaz

 bagendukan indarra,

 ayekiñ ere ez degu orain

 oso alderdi ederra,

 zazpi baliyo luteken gauzak

 bostian emanbiarra,

 au pensatzian etortzen zaigu

 begietara negarra.

 

 7

 

 Amabi lagun mayian bueltan

 juntatzen gera jateko,

 geyenaz ere ayetatik bost

 irabazira juateko;

 pazientziya artuko banu

 an bat ez nuke kalteko,

 Jaungoikuari eska zayogun

 osasuna emateko.

 

 8

 

 Prezisamente martxatu biau

 baserrira edo kalera,

 norbaiti egin biarko zayo

 bizi lekuen galdera

 esplikatuaz nola izandan

 fameliyaren galera,

 gure Jainkuak nai duen arte

 nonbait mantenduko aldera.

 


inprimatu