Erriya degu bertsolari: Gure euskera, bizi bedi
Aldabe, Joakin
Naiz bertso artian igeri ibilli,
ez badezu etorririk,
etzera izango bertsolariya;
egon zindezke etsirik.
Ariko zera beiņ eta bitan
itzak moldatu eziņik,
emen motxegi ta an luzegi
bertso itxura geberik.
Ardo puska bat edan ta gero,
asko dira bertsolarik.
Paz aundi batez betetzen naute
entzuten dean bakoitzian
ari dirala bertsok asmatzen
euskara eder izkuntzian.
Onela gauz bat agertzen dute,
nola duten biyotzian
gure izkera onen ganako
aldare bat barrunian
erdi-ipurdi kanta-kantari
noiz nai ari diranian.
Ezbalukete bertsoetarako
barrun ernaitua gogua
ainbeste gazte talda pizkorrak,
litzake Euskara galdua.
Zorionez orain goi mallan dago;
da zure argiya goikua!
Zu bizkortuta jeikirazteko
entzuna degu ordua.
Aurrian degu bide zabala
trabik gabe garbitua.
Nola bestela ainbeste batzar
nun nai, noiz nai eratuak?
Norako deia, aruntz dijuaz
pozez asko erotuak.
Erri askorek bertsoetarako
dituzte jaia artuak.
Bizkai, Gipuzkua, Napar lurretan
Apez ta erri elkartuak,
Agintariyak orobat daude
Euskera alde berotuak.
Zer ote itugu Santo Tomasez
entzungarri Donostiyan,
jun dan urtia bera uzteko
neurri gabeko neurriyan?
Urbilltzen dator egun uraxe
Abendu ogeita batian.
Prestatu; etorri zaigu ordua,
ta jo du indarrez atian.
Danok oraintxe maite su garrerez,
berala jeiki gaitian.
Nundik Euskarak dakar sorrera?
Nungo leku izkutuatik?
Jaungoikua Berak sortua degu
Jakiņduri iturritik
ta jarri zigun gure ezpaņian
edertasunez jantzirik.
Itz bat bakarra ez dakigu guk,
ez itz bat ez ta erdirik
nungua degun, nolaz datorren.
Egundaņo olakorik!
Jakin miņ aundiz betiak daude
nun nai gizon jakiņtsuak.
Alegiņ guztik egite ituzte;
ditugu agitz saiatuak,
baņan billatzen dituzten gauza
daude oso illunduak.
Eziņ dan gauza, eziņian utzi
oraiņgoz etsipetuak.
Gero... nork daki? Egunen batian.
Illun guztik urratuak.