inprimatu
Milla zortzireun irurogeita
Izenburua:
Milla zortzireun irurogeita
Sinadura:
Lujanbio Retegi, Jose Manuel (Txirrita)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lujanbio, Jose Manuel

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
9

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Milla zortzireun irurogeita

 

Txirrita

 

 1

 

 -Milla zortzireun irurogeita

 amaseigarren urtian

 ekaitz gaisto bat sartu zitzaigun

 Kantabriyako partian;

 lenago etzan kintik tiratzen

 gure sor leku maitian,

 elementu au nondik sortu zan

 ongi enteragaitian.

 

 2

 

 Kintak jarrita ondorenian

 beste ogei bat urtian

 zenbait amaren seme onradu

 Kuban sartu zan lurpian

 guraso askok negar egindu.

 ura saldu zan artian,

 geyenak lutuz jantzi giņaden

 Kantabriyako partian.

 

 3

 

 Aberats askok pagatzen zuen,

 soldadu juan zenbait pobre

 legi ori jarri ez bazan ere

 arlotiarentzat obe;

 atzenerako extranjerua 

 egintzan islaren jabe,

 len ere Kuba saldu ziteken

 oinbeste gizon ill gabe.

 

 4

 

 Oraiņ Errege juan zaigulako

 askok biyotzian mindu

 ez antziņa oin portamenak

 ondo letuko bagendu;

 aitak biyotza gogorra zuen

 orri etzayo bigundu

 oraņ ederki bizi liteke

 naiko dirua egindu.

 

 5

 

 Urte, batzuek pasa zituen

 erreino ontan nagusi,

 Donostiyara bueltak, egiņaz

 bere fameli ta guzi;

 puska ederrak saldu zituen,

 etzun ezer erosi,

 naikua bildu, duen garayan

 Frantzira juan da igesi.

 

 6

 

 Zori gaistuan sartu ziraden,

 oyek korteko atian,

 lege berriyak jarri zituzten

 Euskaldunaren kaltian,

 lenago, libre bizi giņanak.

 lotu ginduzte katian. 

 oraingu ortan ere ezdakit

 nola portatuak dian.

 

 7

 

 Milla zortzireun irurogeita

 zortzigarrengo urtian.

 Urriko illak ogei ta zortzi

 zien egun batian,

 garai orretan gure Fueruak

 sartu zituzten lurpian

 orrespetua guardatu zuten,

 amona zegoen artian.

 

 8

 

 Garai orretan aldegiņ eta

 andikan zortzi urtera

 doņa Isabelak bialdu zuen

 karta zorrotz bat kortera,

 letu zazuten Bergaran dagon

 konbeniyoko papera,

 Euskaldunak zer deretxo duen

 ortik kontuak atera.

 

 9

 

 Zure amona zenbat egiya

 munduan esandakua

 ogei ta bederatzi urtian

 Erregiņa izandakua

 orrek altuan zeukan konduta

 jetxi nai zuten bajua

 emen Fueruak ez galtziatik

 aldegiņa, da gajua.

 

 10

 

 Lengo gizonak kortiari eta

 lege berriyak non nai

 esanaz: Ara emen biria,

 ortik barrena jon ari.

 Amaika burla egiten diyo

 jende gaistua onari,

 jeniyu oyek ez dituzu zuk;

 ikasiyak amonari.

 

 11

 

 Gure errege izandu ori

 gerrik onena baņo pakia

 badakit degula obe,

 oran Alkala Zamora dago

 Espaņiko jaun da jabe

 nolabait ere konpondu dira

 odolik ixuri gabe.

 

 12

 

 Semiak lana akabatu du,

 beraren aitak asiya,

 gizon justua nola atera

 oyen tartian aziyai

 gure Fueruak kendu zituzten

 Abana orla utziya,

 len Kantabriya ondatu zuten

 t'oraņ Espaņi guziya.

 


inprimatu