inprimatu
Lopetegi'tar on Jose Maria'ri
Izenburua:
Lopetegi'tar on Jose Maria'ri
Sinadura:
Lujanbio Retegi, Jose Manuel (Txirrita)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lujanbio, Jose Manuel

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
78

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lopetegi'tar on Jose Maria'ri

 

Txirrita

 

 1

 

 Jose Maria Lopetegi du

 euskaldun batek graziya

 igeltzeruen kontratista da

 Irun'en jayo'ta aziya,

 omenaje bat oso ederra

 degu orrentzat aziya,

 nik bertsuakiņ goratuko det

 alnezakien guziya.

 

 2

 

 Alde ortatik izandu diran

 diskursolari guziyak

 esan dirate nola dituen

 arriturikan utziyak:

 orrek kantari bukatzen ditu

 ayek izketan aziyak

 merezitubak izango dira

 ematen zaizkan graziyak.

 

 3

 

 Biyotz oneko gizona zera

 eta asko dakizuna

 nork du olako borondatia

 izan arren jakintsuna,

 zuk dezu grazi partikular bat

 Jainkuak eman zizuna,

 euskal erriko jende geyenak

 maite zaituen gizona.

 

 4

 

 Miserabliak sokorritzeko

 orrek baditu moduak

 noizbait ederki ikasiya da

 bienabenturaduak,

 leku gutxitan billatzen dira

 orren gizon onraduak

 ez dakit iņork emango dizkan

 merezi ditun graduak.

 

 5

 

 Nola Irun'go personajia

 ala pauso aldekua

 jendiak pozaz akuditzen du

 ori dijuan lekua;

 bere legiak ukatu baņo

 nailuke autzi lepua

 erri bakoitzak biar genuke

 gizon bat orrelakua.

 

 6

 

 Zenbait bezela alperkeriyan

 ez da egoten oyian

 mantendu ona kastatutzen da

 oyen etxeko-mayian;

 aste guziya lanian pasa

 diskurtsuetan nayian

 bere barrengo sentimentuak

 adierazi nayian.

 

 7

 

 Euskal-eriko anai maitiak

 aditu nere esanak,

 Lopetegi'ri gustatzen zaizka

 lege ona ta zuzenak;

 erri bakoitzak iru balitu

 zu bezelako gizonak

 oraindik ere argi litezke

 illunpian dabiltzanak

 

 8

 

 Bertsuakiņ ez asarretzeko

 egiten dizut, suplika.

 nola dan gazte inozentia

 Txirritak ez du kulpika;

 norbaiten mende bizi biagu

 ortan ez dago dudika

 biar bezela ipiņtzen bada

 ona da errepublika

 

 9

 

 Irun'go gizon onradu onek

 au da itz egin duana,

 pulamentuzko arrazoya ta

 pozaz aditu nuana,

 ezdakitenak enteratzeko

 ez da denbora juana

 dudan dagona ikasitzera

 etorri bedi gugana

 

 10

 

 Aspalditxoko laguna det nik

 len esan degun jaun ori

 gizon gaixtua izan danikan

 ezdiyot entzun iņori;

 martxa ederra jarri du eta

 segitzen diyo lanari,

 fameli ederra azidu baņan

 mutill gazte bat diruri.

 

 11

 

 Leku askotan korrituba da

 Espaņiyan da Frantziyan

 gizon onaren itxura dauka

 gorputzian eta jantzian;

 izketan ere oso soseguz

 Jaungoikuaren graziyan

 alkar maitiak izandu gera

 geren denbora guziyan

 

 12

 

 Leku askotan ikusi zaitu

 umildadez ta pakian

 itz bat bakarrik atera gabe

 projimuaren kaltian;

 grazi ederr'au egiten zaitzu

 aurten Irun'go partian

 zure izena aitatuko da

 beste larogei urtian

 


inprimatu