inprimatu
Fueroak kendu zituanari
Izenburua:
Fueroak kendu zituanari
Sinadura:
Lujanbio Retegi, Jose Manuel (Txirrita)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lujanbio, Jose Manuel

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
9.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Fueroak kendu zituanari

 

Txirrita

 

 1

 

 Zeruko Aita barkaditzatzu

 bekatariyen pausoak

 Kantabriako deskalabruak

 dirade lastimosuak;

 arbola eder bat dala mediyo

 jartzera nua bertsuak

 milla urtean mantendu gaitu

 lau probinzia osuak.

 

 2

 

 Gutxienaz izan bear du

 milla urte pasatu ba

 arbola aundi bat bada Gernikan

 aitona batek sartuba

 aren azpian egiņ omenzan

 fueroen juramentua

 orain argatik deitzen diogu

 arbola bedeinkatua.

 

 3

 

 Biba arbola maitagarria,

 biba Kantabriatarrak

 biba Bizkaya, Gipuzkoakin

 Alaba eta Naparrak

 biba Kortean gure fabore

 dauden ministro bakarrak

 beste gauzarik ez degu eskatzen

 biba lengo fuero zarrak.

 

 4

 

 Arbola maite zoragarriya

 etzaude gutxi kostia

 igartu arren ateratzera

 atrebitutzen ez dia

 zarra oraindik zutik daguala

 aldatu dute bestia

 izugarrizko furiya dakar

 izanagatik gaztia.

 

 5

 

 Arbola dago igartua ta

 euzkaldunak gaude triste

 ez det pensatzen pasatu danik

 munduan beste orrenbeste.

 Orain gertatu zitekiala

 ere ez nuan nik uste

 milla urtean izan ditugun

 fueroak kendu dituzte.

 

 6

 

 Konbenioa egin zanian

 arbola aldatu zuana

 motiborikan asko badu ta

 asarre dago gugana

 ez da enkargu gutxi eman da

 mundo ontatik juana

 defenditzera sayaliteke

 sentimenturik duana.

 

 7

 

 Arbola orren zain printzipala

 zan Bergarako partean

 arri sillarez inguratu ta

 burnizko kaja batean.

 Milla zortzireun irurogeita

 amalau garren urtean

 zatorrak fuerte ibilli ziran

 ura ebaki artean.

 

 8

 

 Milla zortzireun irurogeita

 zortzigarrengo urtean

 izar eder bat estali zuten

 oroi askoren artean.

 Laņua fuerte korritu zuten

 ura tapatu artean

 geroztik ez da egualdi onik

 Kantabriako portean.

 

 9

 

 Memorial bat eskribitu du

 tunante batek Paris'a

 aingo puerkoak firmatu eta

 atzera buelta Kadiz'a

 Masoyak eta protestantiak

 alkar artuak dabiltza

 erejienzat egin nai dute

 lege gaxtoko eliza.

 

 10

 

 Ara izar au tapatu eta

 zer egin zuten lenbizi

 fraileak eta monjak bialtzen

 konbentuetatit asi

 jesuitak eta misionistak

 saltatu ziran igesi

 esaten zuten: -gu gaituk oraiņ

 Espaņiako nagusi.

 

 11

 

 Dendabiziko fueroan kontra

 firmatu zuen gizona

 eskeleto bat bezela dabill

 ez dago oso gizona.

 Dudarik gabe gogoratzen zayo

 etzuela egin gauza ona

 kastigatzera bildur ez banitz

 esango nuke izena.

 

 12

 

 Fueroak kendu zituen ori

 izenez ez det esango

 iltzen danean ez da orrentzat

 salbaziorik izango.

 Gusto guziyak kunplitu eta

 ezta mundutik juango

 deseo diyot bizi dedilla

 urte askoan eta ondo.

 


inprimatu