inprimatu
Gogo-jardun ondorena
Izenburua:
Gogo-jardun ondorena
Sinadura:
Luistarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Luistarra

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
570.zk.
Orrialdea:
4

Gogo-jardun ondorena

 

Luistarra

 

 Gogo-jardunak izan ditugu

 Errezil'ko erri maitean

 Milla pasata bederatzireun

 Ogeita amabigarrenian

 Goguan izan ditzagun bada

 Gure denbora guztian

 Bertso batzuek jartzera nua

 Gure ARGIA maitean.

 

 Milla ta milla esker lenengoz

 Gure bi aita maiteai

 Bada ainbeste alegindu ziran

 On egiten gure animai

 Orregatikan nere biotzak

 Ez die ixillik utzi nai

 Eta deadarrez esaten die

 Maite ditugula bai.

 

 Garizumako denbora ontan

 Egun guztiz seņalian

 Gure erriko apaiz jaunak

 Zeukaten erabakian

 Adierazi zuten gure elizan

 Zortzi egunez aurretikan

 Gogo-jardunak asiko zirala

 Urrengo igande arratsaldean.

 

 Baņon lenengoz izan ziraden

 Gizakumientzat bakarrik

 Urrena berriz emakumientzat

 Zortzi egunez atzetik

 Orrelaxen danok egin ditugu

 Eskerrak Aita gureai

 Berriz ere guk orrela egitea

 Jaunak izan dezala nai.

 

 Alde batera lanak utzita

 Jarraitu genduan zintzo

 Aitortuaz guk gure jabetzat

 Zerutar Errege Kristo

 Da orain bere eginduak

 Prest gaude betetzeko

 Ondorenian antxen Zeruan

 Berarekin arkitzeko.

 

 Egun auetan entzun ditugun

 Egi mardul da sakonak

 Ez ditugu beiņ ere utzi biar

 Nola diran gauza onak

 Bestela beintzat alper-alperrik

 Egin ditugu Gogo-jardunak

 Berok ondona igarriko dio

 Ortan deskuidatzen danak.

 

 Sayatu gaitetzen Kristau maitiak

 Zeru bidean jarraitzen

 Bestela beintzat geren kaltian

 Gabiltz iņor engaņatzen

 Orrelakorik iņolaz ere

 Ez da zeruetan sartzen

 Orair saiatu gaitezen bada

 Aldegun onenak izaten.

 

 Gure Jaun on da Jaungoikua

 Zureak izan nai degu

 Zu gabe beintzat iņolaz ere

 Ezin gindezke bizi gu

 Ama zerutik begira zaudena

 Gugatik erregu ezazu

 Eta eriotzako garayan

 Zerura eraman gaitzatzu.

 


inprimatu