inprimatu
Ezkioga'ko Ama Deunari
Izenburua:
Ezkioga'ko Ama Deunari
Sinadura:
Luistar jatorra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Luistar jatorra

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
549.zk.
Orrialdea:
2

Ezkioga'ko Ama Deunari

 

Luistar jatorra

 

 Ezkioga aldean

 izar bat da agiri

 izar orrek izenizat

 daduka Andre Mari.

 

 Jaungoikuaren grazia

 Zerekin dezula

 aitortzen det zerala

 Ama zeru goitara.

 

 Euskaldunak gaituzu

 biotazetik maite

 orregatik gaituzu

 beti ta beti gorde.

 

 Oraindano bezela

 aurrera ere

 Zure babesean

 gorde nai gerade.

 

 Gorde bai zuk Ama

 beņere utzi gabe

 Zugabe beintzat gu

 galduak gerade.

 

 Guretzat ez da

 Zu beste Amarik

 gorde gaitzatzu beti

 Zeruko erpiņetik.

 

 Naiz oraingo etsaiak

 izen oso gogorrak

 menderatura ditu

 Zure grazi indartsuak.

 

 Ezkioga aldean

 ezer ere ez dagola

 esaten dutenak

 asko ta asko dira.

 

 Zeruko poza zera

 O Birgen eztia

 arto zazu Zuk Ama

 erregu bizia.

 

 Ezkioga'ko Ama

 Zerutik jetxia

 gorde ezazu beti

 gure Euskal erria.

 

 Baita ere eman

 jendeari fedea

 orrekin iristeko

 Zugana justea.

 

 Orain bizi gaitezen

 Zeruko-bidean

 an beti bizitzeko

 Zurekin batean.

 


inprimatu