Bertso txorta ta Olerki, biyok datoz ederki
Aldabe, Joakin
Erri guztiyak Euskal erriyan
dirade bertso zaliak.
Bai ere maite bertsolariya,
ta ditu oso beriak.
Bertsolariyaren nortasunak
zabalik dauzka atiak.
Ta bertso ederrak entzutiagatik
nun naitik zar ta gaztiak
pasa oi dituzte biyotza palpa,
kamiyo luze, bidiak.
O zu, gizona, edo ta gazte,
bertsolariya zerana,
noiztik ta nola doai bildumaz
osatu dezu barruna?
Nungo kutxatik atera zaitzu
orrelako ontasuna?
Nolako iturrik osatu dizu
ur garbi, ugari, gardena?
"Jaungoikuak -diozu- eman dit neri
izan nadiņ gaur naizena".
Etzaitzu zuri eman nola nai
orrelako etorriya.
Zure ariman grazi berexi
izan mitztt ixuriya.
Jaungoikuak Berak jayo ziņanian
zizun begiya jarriya.
Geroztik zeorrek jardun indarrez
dezu gogotik aziya.
Bertsolariyen izen ospetsua
dezu zuk irabaziya.
Etzizun zuri galdetu Jaunak
nai zendun egiz alaez.
Beate gizonak bezela ziņan
jantziya aragi illkorrez,
ta bete zindun illkor ezdiran
ontasun on ta mesedez.
Aben bitartez lezazkezuke
bete bazter guztik pozez,
edo ta alditan nai dezun eran
maite goxotan negarrez.
Zu zera, beraz, bertsolariya,
bitxi eder zoragarri,
ta geigo oraindik, bazera ere
goitikan bera agurgarri.
Bertsolariya galduko balitz,
a ze kalte izugarri.
Ordun Euskerak emango luke
azken asnas ta garresi.
Danok elkartu ta eman deiogun
on dan zimendu iraungarri.
Egun batian jautsi ziņanian
bazeukazula zure gan
itzak neurtzeko almen ta argiya,
uraxe eguna, bai, bazan!
Pausuak ematen andik aurrera
aspertu gabe asi ziņan.
Lanian ta lotan beste gauzarik
zure biyotzian etzan.
Gora ta gora, gero ta gora
ari ziņan egan ta egan.