inprimatu
Zuri
Izenburua:
Zuri
Sinadura:
Lopez Alen, Franzisko
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lopez Alen, Franzisko

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
502

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zuri

 

Lopez, Franzisko

 

 Arratseraño

 Goiz goizetikan,

 Aritutzenaiz bertso batzubek

 Egin nairikan;

 Eta ain gogoz,

 Nun-oraindaño ezer ez daukat

 Zure diñikan.

 

 Nai dizutana

 Gaur esateko,

 Ez det arkitzen ezer ezere

 Antz emateko,

 Balitz neurriya,

 Pensatutzendet naiko litzaken

 Neurritutzeko.

 

 Askotan diyot,

 ¿Nere gogoak

 Irtenik nora joaten dirade

 Guztiz gozoak?

 Zutaz oroitzen

 Orla dijoaz nere barrenen

 Ordu osoak.

 

 Chikitandikan,

 Aur nintzanean

 Eta seasken balantzachoan

 Nebillenean;

 Ordu ezkero,

 Iduritzentzait zaudela beti

 Nere parean.

 

 Dana dijoa

 Igaroturik

 Banaturikan etorri ala:

 Bañan izanik

 Zu ain laztana,

 Neregandikan etzerade juan

 Iñoiz oraindik.

 

 Nere biotza

 Eta guztiya

 Aspaldi ontan pozturik daukat

 Zu gain jarriya;

 Ta ain ederki

 Gauza datorkit, dala Zerutik

 Dena jechiya.

 


inprimatu