inprimatu
Vanitas vanitatum
Izenburua:
Vanitas vanitatum
Sinadura:
Lopez Alen, Franzisko
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lopez Alen, Franzisko

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
Orrialdea:
383

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Vanitas vanitatum

 

Lopez, Francisco

 

 Arkitzen nintzan Kanpo-santuban

 Isiltasunen erdian,

 Eta bakarrik ¡bai! ¡aiñ bakarrik

 Ainbeste jende artian!

 Dana estaliya gurutz-autsi bat

 Nekarren alde batian,

 Eta apainduba urrezko letraz

 Beste bat zeukan aurrian.

 Arrek zekarren uda-berriak

 Zabaltzen duben belarra,

 Eta onek berriz osto eroridun

 Arbolaundien adarra;

 Laguntzik gabe bakardadian

 Etor zitzaidan negarra,

 An zegelako gurutzechua

 Choko batian bakarra;

 Eta choriyak egun sentian

 Ipintzeko kantachoak,

 Bildutzen ziran jatera, bere

 Gañera zeuden kardoak.

 Bestera nunbait etziran juaten

 Ikusirikan gaisoak,

 Zinta orridunak, argiyak eta

 Gañera berriz koroak.

 ¿Zer da lurreko bizi au? niyon

 jasorik gora begiyak,

 Eta begiyak ichi zizkidan

 Ordubanchen eguzkiyak.

 Illuntasunan gelditu nintzan

 Ichuturikan argiyak.

 ....................

 ¡Orduan jakin nuen zer ziran

 Gure izate guztiyak!

 


inprimatu