inprimatu
Oroitz bat. 1813-garren urteko Donostiari, abuztuaren 31-garren egunean. (A
Izenburua:
Oroitz bat. 1813-garren urteko Donostiari, abuztuaren 31-garren egunean. (A
Sinadura:
Lopez Alen, Franzisko
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lopez Alen, Franzisko

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
Orrialdea:
165

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Oroitz bat. 1813-garren urteko Donostiari, abuztuaren 31-garren egunean. (Amalauduna)

 

Lopez eta Alen, Franzisko

 

 ¡O zenbat oroitz gaurko egunean

 Zuri begiratu ta diran azaltzen!

 Onela nago, ikusirik, pentsatzen

 Balirake bezela nere aurrean:

 Ta oraindik ere gaur sentitzean

 Zenbait pena samiñ dira nastutzen,

 Non dakiten guziyak diran arritzen

 Etsai zitalkeriyak ¡ai! ikustean;

 Eta gure aiton maite maiteak

 Ill ziran geyenak gogor egiñik

 Geren seask ayek gorde nayean;

 ¡Bai! oraiñ begira zazute Zerutik

 Easo berri ederra lengo zañean,

 Alchea seaskan zeuden semeak.

 


inprimatu