inprimatu
Nere aitari bere eriotzaren urte-urrenean
Izenburua:
Nere aitari bere eriotzaren urte-urrenean
Sinadura:
Lopez Alen, Franzisko
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lopez Alen, Franzisko

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1886
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
Orrialdea:
382

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere aitari bere eriotzaren urte-urrenean

 

Lopez, Francisco

 

 Maite ninduben zure biotzak

 Maite zinduben neriak,

 Oroitz tristeak senti ditut gaur

 Nere barrenen gordiak;

 Iduritzentzait zelai berdean

 Gaudela ¡ai! eseriyak,

 Gure gañetik agur egiñaz

 Chori kantari guztiyak.

 

 Iduritzentzait nagola oraindik

 Zure itz onak aditzen,

 Mayatz artsalde loratubetan

 Zeruetara begiratzen;

 ¡Ta nola etzait idurituko!

 Dana det oraiñ ezautzen,

 Tristetasuna, illuntasuna,

 Besterik ez det ikusten!

 

 Osto gañera datorrenean

 Egun sentiko errañoa,

 Lore tartian diz-diz egiñaz

 Agertzenda intz tantoa;

 Intz onek nola jartzen oi duben

 Sarjiñ guzia gozoa,

 Ala nik ere zu gaingo arriyan

 Isuritzen det malkoa!

 

 Amacho bati samintasuna

 Sartutzenzayo pechura,

 Aingeruchoa seasktatikan

 Juaten bazayo zerura:

 Zar ta gaztetan non-nai gurekin

 Agertzen da eriotz ura,

 Guzti-guztiyok etorri giñan

 Biar orrekiñ mundura.

 

 Banatuko etzait nere gogotik

 Nola zan zure eriotza,

 Zure gorputza nola jarri zan

 Piska piskaka otz-otza:

 Laja zinduben asnasi arrek,

 Itzaldu zure biotza,

 Eta betiko sartu zitzaidan

 Arrats artako oroitza.

 

 Gurutze baten aurrian dakat

 Kandela baten argiya:

 Argi ta gurutz aben aurrian

 ¡O aita maitagarriya!

 Eskatzen diot Jaungoikoari

 Eman zaitzula gloriya,

 T' egunen batez neri, kupitu

 Zure ondoan tokiya.

 


inprimatu