inprimatu
Nafarroako ezkutuaren aurrean
Izenburua:
Nafarroako ezkutuaren aurrean
Sinadura:
Lopez Alen, Franzisko
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lopez Alen, Franzisko

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
222

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nafarroako ezkutuaren aurrean

 

Lopez eta Alen, Franzisko

 

 Begira naukazu arriturikan

 Gaur zure ezkutu leyal ortara,

 ¡Or! ikusten da ¡or! biotz nafarra

 Etsayak ikaratu nairikan:

 Bañan gogorra izanagatikan

 Azaltzen danian etsai zakarra,

 Onian zerade alako aurra

 Dontsu-dontsua, amaren gandikan.

 Zaude, bada, zaude orrela zurik

 Banaditzatzun ¡bai! gizaldietan,

 Zure oroitzak antziñ-antziñatik;

 Zergatik erriak daudezenean

 Ezkutu doaidunakiñ jantzirik,

 Ez dira arkiko iñoiz mendean.

 


inprimatu