inprimatu
Maite nayean
Izenburua:
Maite nayean
Sinadura:
Lopez Alen, Franzisko
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lopez Alen, Franzisko

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
241

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Maite nayean

 

Lopez, Franzisko

 

 ¿Bai aldakizu egun sentiko

 Uda berrian,

 Odol urdiñak nola diraden

 Zeru guztian,

 Diosaldurik sosuen kantak

 Arboletikan,

 Likurt gozoa landare danak

 Banaturikan?

 ¿Bai aldakizu, ikusten dezu

 Izar maitia

 Nolako eztiya agertutzen dan

 Ori guztia,

 Eta gañera zer naitasunak

 Ifar' tartetik

 Sentitzen diran, diran bezela

 ¡Ai! biotzetik?

 ...............

 Maite polita, arren begira,

 Nazazu neri,

 Nik beiratutzen zaitutan gisa

 Barrendik zuri,

 Ta adiarazten baldin badira

 Beiratu biyak,

 Alako egunik ez du izango

 Aiñ ona iñoiz uda-berriyak.

 


inprimatu