inprimatu
Larraldeko Madalenari oroitz bat
Izenburua:
Larraldeko Madalenari oroitz bat
Sinadura:
Lopez Alen, Franzisko
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lopez Alen, Franzisko

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1896
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
483.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Larraldeko Magdalenari Oroitz bat.

 

F. Lopez Alen.

 

 I

 

 Nork eta zerk nau gaur erautziko

 Detana zenti indarraz ezan!

 Nork eta nota neri galazi

 Barrendik irten nai duena joan!

 Pisti chikiak ez du kantatzen

 Erautsi gabe mendi maldetan!                             

 Arrano aundia odoi etatik

 Dijoanian panparroi egan

 Bere marruen otsa legorra

 Ez du zabaltzen lurren ganean.

 

 Bai! bai nik ere zabalduko det

 Datorkiana nere barrendik,

 Ez arranoen eta pistien

 Deadar utsa bezelakorik!

 Ifar-aizea ari danian

 Arboltegien osto tartetik

 Adiarazten ansi gozoak

 Ta baratz-soro aren ganetik.

 Ala nik ere zenti detana

 Kantatuko det ai! biotzetik!

 

 II

 

 O! Magdalena Larraldekoa

 Saratar dontzu eta eztia.

 Inoiz, ezdana astuko zure

 Oroimen-doai chit naigarria!

 Zure erritik zinana izan

 Nafarroako Bera etorria!

 Berako eleizan topa zenuben

 Zeruetako zuzen bidia

 Egin eta artu zenubelako

 konfezioa ta Yaun-aundia!

 

 III

 

 Pinet buruzagi agintaria!

 Baldin badezu inonk zentzurik,

 Ezan gaituzu, gure Magdalen

 Zergatik dago kartzelaturik!

 Eta diozu ill behar zula!

 Eta ganera penik arturik!

 Neskach fededun eskualduna da,

 Ta kontu Pinet! ein orlakorik!

 Zergatik Euskal-erriak jartzen

 Dakizki etsayak dar-daraturik!

 

 IV

 

 Oi! zer ikara garrizko gaba.

 O! zer chimistak! o! zer turmoyak!

 Bazirudien dana bat egin

 Naizutela lur ta zeru-goyak!

 .............................

 ............................!

 

 O! Yaungoikoa!... zer da argi ori

 Azaltzen dana gure ganian...!

 Ta kanta ori mendiTik-mendi

 Ibairik-ibai Euskal-errian

 Itsas lurrean aditzen dana

 Nondikan dator!!..............

 ..............................

 

 Ama Birjinen mantu urdinen

 Orri tartean eztalirikan

 Gure Magdalen da zeruratzen

 Salve Regina kantaturikan!

 

 


inprimatu