inprimatu
Iparragirre!
Izenburua:
Iparragirre!
Sinadura:
Lopez Alen, Franzisko
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lopez Alen, Franzisko

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
19
Alea:
Orrialdea:
495-496

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


ĄIparragirre!

 

Lopez eta Alen, Franzisko

 

 I.

 

 ĄIparragirre! Ikusten zaitut

 Oraindik ere mendiyan,

 Nola zuazen, Homeroen gisa

 Kantatzen bide guzian:

 Ikusten zaitut oraindik ere,

 Alako lira tristian,

 Onen soņubak zabaldurikan

 Bi mundubaren artian.

 

 Ikusten zaitut nola zuazen

 Gitar sar baten laguntzan,

 Onekin negar, onekin kanta

 Egiņikan bat batian:

 Baņan samiņak izana-gatik

 Franko zure barrenian,

 Zure malkoak chukatzen dira

 Oren soņu simurrean.

 

 ĄIparragirre! Orrengatikan

 Nere barrenak nai dizu

 Oroitz bat zuri guztiz gozoa

 Biotzetikan moldatu;

 Odola daukat euskaldunena,

 Eta zaņak zaizkit sutu,

 Nere izate guzti-guztiyak

 Nai dizulako donkitu.

 

 II.

 

 Neguko egun otz baltz batian

 Chorien kantik gabian,

 Chimist zorrotzen argi autsien

 Isiltasunen erdian,

 Antsi batzubek ziran sentitzen

 Baserri baten atian,

 Ta irikirik arkitutzentzan

 Mutill gazte bat aurrian.

 Eche barrenen sartu ta gero

 An su ondoan jarririk,

 Lana bazuten onen gosia

 Iņola ezin aserik;

 Onek zituben begi alayak

 Berez argiya izanik,

 Masallak berriz zuri-gorriyak

 Amalau urte emanik.

 Erreparatu ziotenian

 Nolako gustora zegon,

 Nausiak zerbait jakin nayian

 Galde ta eranzun zion:

 -Mutill ŋzer abill orren gazterik,

 Nundik ator oneraņo?-

 -Amari echetik itzul eginda

 Orla nabill oraindaņo.

 

 III.

 

 Ausen zan bada Iparragirre

 Aterazana echetik,

 Ontzi bat juango balitz bezela

 Lemikan gabe kayetik:

 ĄA!... Baņan nola sentitzen zuben

 Zerbait aundi chikitandik,

 Gorputz chikiko biotz aundiak

 Etzion eman pakerik.

 

 Gaztetan-dikan zion bezela

 Orla azi zan munduban,

 Andik onera beti ibiltzen

 Antziņatarren moduban.

 Lore bat azi-tzendan bezela

 Belar tartian soruan,

 Alagen ere zure bertsuak

 Jayotzen ziņan kanpuan.

 

 Nola ez bada ĄIparragirre!

 Nola ez bada oroitu

 Gaur euskalduna, zure-gatikan

 Baldin bagera bizitu?

 Zenbait etsayen indar sendoak

 Diradenian azaldu,

 ĄIparragirre! zure kantakin

 Egin ditugu banatu!

 

 Ibildu ziņan zenbait denboran

 Euskal-erritik urruti,

 Penaz autsirik osasun dana

 Samintasunez ugari;

 Deitutzen zion zure barrenak

 Jayo ziņan erriari,

 Aur batek nula deitutzen dion

 Urrutitikan amari.

 

 Erreguturik Jaungoikoari

 Biurtzeko lur maitera,

 Zure chokora etorri ziņan

 Azken agur egitera:

 ĄA! Nunbait Jaunak sariztatzeko

 Eraman zinduben gora,

 Jayo ziņaden seaskatikan

 Gure-gandikan Zerura.

 

 Gizalditikan gizaldiara

 Laja ginduzun otoitza,

 Bizituko da, bizitu dedin

 Gernikan degun aritza;

 Ez da mantentzen dagoelako

 Gaņian goizeko intza

 Baizik zaņetan dakarrelako

 Iparragirren oroitza.

 


inprimatu