Berriro dizuet, poztu zaitezte
Aldave, Joaquin
Pozgarri egitan berriro ementxe
zuen arten arkitzia.
Fiesta Programa orri abetan
Irun goruntz jasotzia.
On zaigu guri garai onetan
beten beraz oroitzia
ta bere ederrez gure begiya
gaņezka gaur betetzia.
Denak ditugu lagun t' anaya
Irun erriko jendiak.
Badauzkagu ere ayetxen arten
gure sendiko aidiak.
Bata bezela ditugu bestek
barruaraņo maitiak.
Danentzat ditu gure biyotzak
zabal-zabalik atiak.
Jaungoikuak deitu ta juna daukat
aurten atseden tokira
maitia neukan lengusu ona
Isabel zana obira.
Gende askorek lagundu zuten
jun zanian zeru argitara.
Nik ere ordun lagundu niyon
orko ill guztin urira.
Illaz iņola aztu gaberik
bizi geraden artian,
pake-pakian ta txukun-txukun
ongi jolastu gaitian.
Jaitu ditzagun nagusi jayak
al dan umore onian
ondo sartuta kezkarik gabe
iraunkor dan zorionian.
Lelo bat beti, lelo betikua
iņoiz zartuko etzaiguna.
Izen aundiya mundu zabalian
Irun uriyak daukana.
Gipuzkua puntan, Napar exkiņian
gogoz aunditzen zaudena.
Frantziya mugan beso zabalik
maitez beti dituzuna.
Aundiya egitan ikusten degu
denboraz etorkizuna.
Igaro ziran egun latz-latzak,
ta bete dezu utsuna.
Ordu t' eguna txarrak pasa ta
etorri zaitzu atsedena.
Eskutan dezu urratzen ez dan
neurri gabe zoriona.
"LORETEGIKO URI" izenez
artaratzen zeranian
ikusgarriyen ikusgarriya:
lorek zure aldarian.
Irun erriya aupatuko da
gogoz mundu zabalian.
Gora ta gora Irun txalotuz
maitez danon ezpaņian.
Azkengo itzak nijua jartzera
lenbizikuen antzekuak.
Irun izena esa bakoitzian
altxa ditzagun eskuak
t' eskatu gure betiko Aitari
bere onespen santuak,
izan ditzagun Irungo erriyan
on guztik beti geituak.