inprimatu
Habana-ra. Gudari gazte baten agurra bere amari
Izenburua:
Habana-ra. Gudari gazte baten agurra bere amari
Sinadura:
Lopez Alen, Franzisko
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lopez Alen, Franzisko

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
19
Alea:
Orrialdea:
376-377

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Habana-ra. Gudari gazte baten agurra bere amari

 

Lopez, Franzisko

 

 Samiñez beterikan

 Zugandik banua,

 Uts triste bat utzirik,

 Nere ama ona;

 Barren guztiya daukat

 ¡Ai! Minberatua,

 Nautelako bialtzen

 Lajarik lekua,

 Nere jator guztiyak

 ¡Bai! Maitetakua.

 

 ¿Nola biziko gera

 Ni an ta zu emen,

 Ez banaiz oraindikan

 Zuregandik irten?

 Itsaso aundi orrek

 Ez nau ikaratzen,

 Baizik zu laja biar

 Ori det sentitzen...

 Negarra darizu ¡ai!

 Neri bezelasen.

 

 Bigar guazenian

 Danak or ontzian

 Itsas-urdiñ zabal ta

 Aundien gañian;

 Egunaz eta gabaz,

 Goiz eta arratsian,

 Ta denborak dituben

 Ordu guzietan,

 Juango nazu pentsatzen

 Amacho maitian.

 

 ¡Ama! Begira nauz,

 Beira nazu arren,

 Zure negarra nai det.

 Eraman barrenen.

 Berarekin bat egin

 Dedana isurtzen;

 Eta nere gaitz abek

 Sendatu ditezen,

 Neretzat gauz onena

 Izango det ausen.!

 

 Eman nazun Birjiña

 Jarri det kolkuan,

 Eta arkituko da

 Ni naizen lekuan;

 Onek libratuko nau

 Gerran eta sutan;

 Eta gero berri bat

 Onenchen onduan

 ¡Ama! Ekarriko dizut

 Zuri ononzkuan.

 

 ¡Agur!... ¡Ama!... banua,

 Baijoa semia,

 ¡Agur! Biotzetikan

 -¡Agur! Bai! maitia,

 Laztancho bat eskatzen

 Dizut ematia,

 Ta zeruari eska

 Neretzat argia,

 ¡Ama! Ara lagunak!

 ¡Ama!... Ara ontzia!-

 


inprimatu