inprimatu
Euskaldun lur doaitsuari
Izenburua:
Euskaldun lur doaitsuari
Sinadura:
Lopez Alen, Franzisko
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lopez Alen, Franzisko

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
19
Alea:
Orrialdea:
275-276

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Euskaldun lur doaitsuari

 

Lopez Alen, Franzisko

 

 Nere barrenak gaur sentitzen du

 Poz bat samintasunean,

 Gañera pozan samintasuna

 Eziñ esan dan añean.

 Laño tartean ¿Zer agertzen da

 Nere begiyen aurrean?

 ¡Zer ikusten det! ¡Zer azaltzen da!

 ¡Zer darabiltzu gogoan!

 

 .......................

 

 ¡A!... Bai!... Ezautzen zaitut zeiñ zeran

 Betiko maitagarriya,

 Eta zabaltzen ari zerana

 Munduban zure argiya;

 Atozkit, bada, orain nigana,

 Atozkit doai garriya,

 Atozkit ama maite maitea,

 ¡Atozkit! ¡Euskal-erriya!

 

 ¡Zeñek litzaken lira batean

 Gaur zuretzako ipiñi,

 Kanta gozoak, biotzekoak

 Adierazteko denai.

 Esanaz: ara mendi tartean,

 Agertzendan erri ori;

 Ori da Jaunak eman ziona

 Seaskaz euskaldunai.

 

 Euskaldun oyek, oyek dirade

 Doayez betetakuak,

 Oyek dirade zenbait denboran

 Mundubaren gogokuak;

 Beren mendiyak, bere itsasoa,

 Errekacho ta soroak,

 Oyek dirade Euskaldun-lurrak

 Dituben jostalluchoak.

 

 Farrez bezela agertzen dira

 Dituzun erri chikiyak,

 Agerturikan mendi zañetan

 Politasunez jantziyak;

 Bañan izanik zu ain chikiya,

 Dituzu seme argiyak,

 Azi chikitik diran bezela

 Eiten arbola aundiyak.

 

 Eta bestela ara itsasoa

 Nun dagon beti esaten,

 Eta lurrean nola dizkigun

 Kondairak argitaratzen:

 Erriak onak diradenean

 Orla dirade arkitzen;

 Arrazak dira urrien gisa

 Ez diranak iñoiz galtzen.

 

 Azaldu zaite len-len bezela

 Ezer chartikan gaberik,

 Etzaitezela banatu, bada,

 Beñere ontasunetik;

 Etsai zureak ikus dezaten

 Nola Euskaldun erritik

 Jayotzen diran guzti-guztiyak

 Leyaltasunez beterik.

 

 Artzayak nola beiratzen diyon

 Menditikan ardiyari,

 ¡Ama Euskera! beira zayozu

 Orrela euskaldunari;

 Poztu zaitezen gañera berriz

 Zure alaba danari,

 Ikusi zazun euskaraz nola

 Dioten itza aurrari.

 

 ¡Euskaldun lurra! Bizitu zaitez

 Bizitu zaitez oraindik!

 Beste erriyak ikas dezaten

 Zu bezelakua gandik;

 Eta gañera esan dezaten

 Geralako jatorritik,

 Aitarengatik esan zutena

 Beti semiarengatik!

 


inprimatu