inprimatu
Euskaldun erriari
Izenburua:
Euskaldun erriari
Sinadura:
Lopez Alen, Franzisko
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lopez Alen, Franzisko

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
Orrialdea:
177-178

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Euskaldun erriari

 

Lopez, Francisco

 

 Odoi-tartian errañu beltzak

 Ikuzten ditut ugari,

 Choriyak ere arbol gañetan

 Tristetasuna kantari;

 Itsas-urdiña bere lekutik

 Nai duelarik isuri,

 Chimisten garrak egiñaz argi

 Euskaldun biotz danai.

 

 Ikusten ditut nola diraden

 Kontra lanean etsayak,

 Urratu nairik ondo-ondotik

 Euskal-erriko sustrayak:

 ¡Euscaldun lurra! poztu zaitea,

 Badira oraindik gizonak,

 Daukazkitenak beren zañetan

 Euscaldun-zarren odolak.

 

 Errege aundi jakintsu ayek

 Egiten ziran makurtu,

 Koroyarekin Euskal-erriyan

 Ziradenean arkitu.

 ¿Nola zerade eriyen gisa,

 ¡Nola zerade umildu!

 Erromatarrak etzubenian

 indar zurerik bigundu?

 

 Zure kondaira guztiz gogorra

 Irakurtzian guziya,

 Ikusten degu nola zauden zu

 Euskal-umantaz josiya;

 Leyala beti arkitzenzera

 Gañera berriz garbiya,

 ¿Non ez da agertzen itsas-lurrean

 Seme zurien argiya?

 

 Aiton gurien indartasuna

 ¿Nola etzaigu orain agertu?

 Esango nuke bañan obe det

 Bitarte ontan isildu:

 Anai maiteak, alkar gaitean,

 Izkuntzarikan ez galdu,

 Esan dezaten lur gaiñ guztiyan

 Euskaldunak gerala gu.

 

 Ikus-itzagun, esan Jaunari

 Odol oyek urdindubak,

 Poztu gaitzaten choriyen kantak,

 Soñucho fiñ alaitsubak,

 Argitugaitzan eguzkiyaren

 Errañu dizdizatubak,

 Et' ez ditezen beñere galdu

 Euskal-erriko oiturak.

 

 


inprimatu