inprimatu
Euskal-Erriaren zuzendari jaunari, bere egunean
Izenburua:
Euskal-Erriaren zuzendari jaunari, bere egunean
Sinadura:
Lopez Alen, Franzisko
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lopez Alen, Franzisko

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
523

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskal-Erriaren zuzendari jaunari, bere egunean

 

Lopez Alen, Franzisko

 

 Gaurko eguna urte askuan

 Jaunari diyot eskatzen,

 Eta gañera berekin beti

 Izan gaitzala arkitzen:

 Orla dijoa gure izana,

 Orrela dana banatzen;

 Orla dijoaz gure bizitzak

 Urtetik-urte bukatzen;

 Orrela guaz geren katiak

 Orrela guaz askatzen.

 Gora begira askotan nago

 Zenbait gauza nastuturik,

 Munduban diran kontu guztiyak

 Utzita deuak azturik;

 ¡A!... era gero arkitutzean

 Lurrera beira jarririk

 Nere barrenak erantzuten dit

 Zurekin berriz esanik:

 "¿Nola zerura begira gabe

 Bizi liteke gizonik?"

 


inprimatu