inprimatu
Esna?
Izenburua:
Esna?
Sinadura:
Lopez Alen, Franzisko
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lopez Alen, Franzisko

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
363

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


¿Esna?

 

Lopez, Franzisko

 

 Amets bat egiñ nuben

 Lengo gabian,

 Nola neguen zure

 Aldamenian,

 Eta, chinista nazu,

 Gau artatikan

 Gelditu nintzan zutzaz

 Zoraturikan.

 Zuk dituzun bi masaill

 Gaiñ oyek biyak

 Dirudite sarjingo

 Arrosa fiñak;

 Eta begi batzubek

 Aiñ beltz argiyak

 Dituzten bezin belchak

 Chori chikiyak.

 Orain ikusten zaitut

 Maizcho kalian

 Eguzkien argien

 Pare parian,

 Eta egoten nazu

 Nere artian

 Zuretzako itzala

 Egin nayian.

 Nola ez nazun egiñ

 Gaur ariyorik

 Ta alkarrekin topoz

 Egiñ alarik:

 ¡Ez dakizu zer mintsu

 Nagon barrendik!

 ................

 ¿Ametsetan ote naiz

 Ari oraindik?

 


inprimatu