inprimatu
Elurra!...
Izenburua:
Elurra!...
Sinadura:
Lopez Alen, Franzisko
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lopez Alen, Franzisko

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
20
Alea:
Orrialdea:
183

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Elurra!...

 

Lopez eta Alen, Franzisko

 

 Nola jeisten dan begira zazu

 Geldi geldirik goitikan,

 Begira zazu gañera nola

 Jostatutzen dan aidean;

 Begira zazu arbol gañera

 Eta toki guztietan

 Estalirikan zuri-zuriya

 Guztiya nola jartzen dan.

 ¡O! Zenbait oroitz egiten dizkit

 Nere barrenen nastutu,

 Aur nintzanetik gaur arteraño

 Zaizkitanak ¡ai! gertatu:

 Zenbait urteko elur guztiyak

 urtero dirade ustu.

 Bañan neregan dauden oroitzak

 Iñoiz ez dira banatu.

 Begira zazu, an mendietan

 Jostalluchoak bezela

 Echolak nola agertzen diran

 Uso churien antzera:

 Isiltasuna, odoiak beltzak,

 Ezer ageri ez dala

 Baizik elurren zuritasuna...

 Baizik elurren... tristura!

 Begira zazu zelai artara

 Ikus dezazun ardiyak

 Nola dauden an-bill bildutikan,

 Nola dauden an gaisoak:

 Ez da iñundik ezer aditzen

 Baizikan errekachoa

 Nola dijoan soñu larriyan

 Mendi gañetikan bera.

 .....................

 Bañan non dira chorien kantak,

 Eta non dira loriak,

 Osto politez guztiz jantziyak

 Ain gauza beiragarriyak,

 ¡Nunbait elurrak isildu ditu!

 ¡Nunbait elurrak gordiak!

 .........................

 Pentsatzen nago au ikusirik

 Ta guztiz arriturikan,

 Elurrak iñoiz ote zaituben

 Zerbait busti biotzian.

 


inprimatu