inprimatu
Biotz biko pen bat
Izenburua:
Biotz biko pen bat
Sinadura:
Lopez Alen, Franzisko
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lopez Alen, Franzisko

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
Orrialdea:
247

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Biotz biko pen bat

 

Lopez eta Alen, Franzisko

 

 Chorichoa, chorichoa,

 ¿Zer ari zera kantari,

 Orren triste zure penak

 Zabaldurik munduari?

 ¿Zer nai nazu pipipika

 Esan gauz oyekin neri?

 Kantazazu chorichoa,

 Aditutzen nago zuri.

 Chorichoa, chorichoa,

 Egon arren arbolian

 Etzaitut ikusten nola

 Zaudezen osto tartian;

 Zure kantak esaten dit

 Zaudezela or gañian;

 Orla dira nere penak

 Daudenian biotzian.

 Bai! bai! emen, chorichoa,

 Ortara gaude jarriyak,

 Igaroturik negarrez

 Izaten gera guziyak.

 ....................

 ¿Ez dizu pipi geiago

 Egiten zure kabiyak,

 Otz otzak daudezelako

 Zituzun chito chikiyak?

 ¡Ai, gaisoa! chorichoa!

 Zu bezela naiz arkitzen,

 Zuk bezelako antsiyak

 Ditutelako sentitzen.

 Zuk dezun kabiyen gisa

 Seaska nuben izaten,

 Nere maite polit chiki

 Aritzen zana jostatzen.

 Bañan orain, chorichoa,

 Ez daukat iñor seaskan,

 Egan egan juan zitzaidan

 Seask otza lajarikan:

 ¡Ai gaisoa! chorichoa,

 Kantazazu goi goitikan,

 Gure penak aditzaten

 Aingeruak Zerutikan.

 


inprimatu